domingo, 24 de septiembre de 2017

EZUSTEKO POP-ROCK-FOLK JAZZ SESSION


Barikuko katxopoa bazkaldu eta gero familiak abandonatu nau Oviedoko Katedralaren plazan erosketetan joan zitezen, potrozorri galanta naizela aitzakia. Jaietan gaude eta bertan gauero jaietako kontzertu nagusiak egiten dira. Behin bakarrik edo egon naiz hamabost urtez gero bertako kontzertu batean, edo agian Los Morancosen antzezpen pena/lotsagarri bat izan zen; ondotxo gogoratzen baitut orduan ere hainbat txiste nazkagarri edo katalanen bizkar egin zituztela. Hortaz, lotsagorritzekoa begitandu zitzaidan eta nire emazteari atoan ospa egiteko eskatu nion.


Gaur arratsaldean musikariak entsaiatzen ari dira. Ez dut ideia zipitzik nortzuek joko duten gaur gauean. Halere, eszenatokiaren aurreko terraza batean eserita nago soinu probak dexente gozatuz. Baietz ba, maiz azantza jasanezina suertatzen da, sorgortzeko modukoa; baina, probak egin ahala musikariak hainbat doinu eta kantu inprobisatzen ari dira. Denetarik egia esanda; Sinatraren "My Way"ren gaztelerazko bertsio bat, Fitoren zenbait kantu eta ezer baino lehen keltiar kutsuko doinu asko, Wolfstone edo Capercaillieren estilokoak . Esan liteke nolabait ezusteko pop-rock-fokk-jazz session bat gozatzen ari naizela; Sinatrarena abestu duenak oso ahots eder sendoa zuen, gainerakoek, dena esan behar da, erlatsa.

Dena dela, berehalaxe jabetu naiz oso gustora nagoela, ezin lasaiagorik, ezin adiagorik musikarien jotzearen nondik norako guztiei adi-adi aspaldiko partez, hau da, gauetan kontzertuetara joan ohi nintzenez geroagoztik, besteak beste plaza ia hutsik dagoelako eta izugarri ondo, argi, txukun, entzuten delako. Gauzak horrela, nire buruari itaundu beharrean nago nahitaez: adin kontu hutsa edo etengabeko zein oharkabeko burgesatze atsekabegarri baten seinale? Edonola ere, biek ez didate batere ardura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...