sábado, 30 de septiembre de 2017

EZ DIRA LAU KATU


Noizbaiten esan bezala, badago espainolisten artean argudio bat benetan xelebrea begitantzen zaidana Kataluniakoari buruz: "Eskola katalanak haurrei burmuina xugartu egin die". Nago Kataluniako -edo EHko- eskolek haiek gogoko ez duten Espainiako Historia irakasten dutela, hau da, hainbat mendetan "espainiar nazio eskolak" haurrei "nazio gogoa edo kemena" kilikatzeko irakatsitakoa; beldur daude, beraz, tokian tokiko nazionalismoek beste hainbeste egiten duten euren eskoletan.

Gauzak horrela, nola ez ekarri azken hau gogora atzo gauean nire emazteak kontatutakoa aditu eta gero, hau da, atzo bere bi lankidek, (35-45 urtekoak, biak unibertsitarioak, bata PPren aldekoa eta bestea hainbat urtetan IUren kidea eta guzti) Kataluniakoaren harira esandakoa. Euren ustez Espainiaren batasuna kolokan edo gutxienez eztabaidatzen dituzten alderdi guztiak debekatu behar izango ziren halabeharrez. Areago, tokian tokiko hizkuntzaz ikastea debekatu beharrekoa litzateke tokian tokiko nazionalistek hizkuntza horiek erabiltzen baitituzte haurrek Espainia gorrota dezaten. Berriro diot, bi asturiar gazte, 35-45 urtekoak, unibertsitatean ikasiak, bata eskumakoa, bestea ustez behintzat ezkerrekoa; hau omen da nolabait esanda, Kataluniakoaren aurrean atera dituzten kontuak...

Eta jakina, nire emazteak kontatutako pasadizu hau ezta hemen antzera aditu behar izan dudan aurrenekoa, ez eta bakarra ere, Asturias bezalako "territorio nazionalean" bizi den giroaren erakusgarria baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...