viernes, 8 de septiembre de 2017

GIZALEGEAREN AJEAK



Beldur nintzen ondo asko dakidalako zer gertatzen zaidan herri honetan bazkaltzera gonbidatzen gaituzten aldiro. Izan ere, eta feisbukide gehienek uste dutenaren kontra, nik izugarri zaindu ohi dut nire tripa, besteak beste digestio zein tentsio arazoak ditudalako. Jakinaren gainean geunden, hots, bazkaltzeko potea zegoela (aza hostoak, indaba zuriak, patatak eta "compango"aren -gure sakramentuak bezalakoak- salda), eta honekin batera ardo zuria, ribeiro, bertan parrastaka edan ohi duten ardoa. Esan behar da ezer baino lehen etxekoandreak primerako pote bat egin duela, goxo-goxoa, gatza bota barik odolosteak, txorizoak eta urdailak dexente ematen diote eta, guztiz eskertzekoa, beraz, baita ardoa ere. Tamalez, eta aurreko astean dilista batzuekin suertatu zitzaidan bezala ere, delako compangoak ardo zuriarekin batera akabatzen nau, lur jota uzten nau. Eta gutxi balitz bezala hartzen ahaztu egin dut, lehendabizikoz hiru urtetan, tentsiorako pilula. Eta gutxi balitz bezala ere ez dakit zenbat orujo edan dudan bazkaloste luze edo amaibakoan zehar.

Horrenbestez, badira hainbat ordu etxera itzulitakoan ohean etzanda nagoela bihotzerreak bueltaka, iraulika, korroskadaka eta egundoko buruko minez. Gizalegearen ajeak, jakina, ezin baitiezu auzokoek, nire emazteak umetatik adiskide dituenek, luzatzen dizkizuten gonbiteei muzin egin. Oso, oso gogorra izaten da beraneanteen bizimodua herrietan, bertakoek etengabeko frogak eta jartzen baitizkizute zure arroztasuna nolabait barkatze aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...