domingo, 24 de septiembre de 2017

GEZURTEROAK



Gaur goizean kafetegian. Kutxa ergelean Espejo Publico, Artur Masen aurreneko kontsutan zein oraingoan hautestontziak jartzeari uko egin zion/dion alkatesa bat elkarrizketatzen du Grissok.

-Uste al duzu, alkatesa, konponbidea autonomia gehiago ematea dela?

-Autonomia gehiago, bai zera, arazoa gehiegizko autonomia eman izana da, horren erruz nazionalismoak (katalanak noski) hezkuntza politika bat egin ahal izan du bere nazio-dotrina haurrei kosta ahal kosta buruan txertatzeko. Areago, arazoaren gakoa hizkuntza inmertsio madarikatuan datza. Katalana hedatu nahi izan dute, gazteleraz bizi diren haurrei irakatsiz batez ere, haiengan nazionalismoa errotze aldera. Independentismoari zinez aurre egin behar baldin badiogu hizkuntza inbertsioa ezabatu behar dugu errotik.

Txalo andana kafetegiko bezero gehienen artean: "bai, bazen garaia norbaitek egia borobila esan zezan. Zer dela eta gaztelera ez diren gainerako hizkuntzak eskolan irakatsi behar: Espainian gaude, beraz espainiera irakatsi behar da soil-soilik: beste txalo andana bat.

Gero, jakina, Asturiaseko prentsa ikuskatu ahala asturierak hezkuntzan sartzeko dituen oztopoei buruzko artikulutxo bat leitu dut: asturiar guraso gehienek muzin egiten diote euren seme-alabek asturiera ikasteari -asturieraz egitea ezinezkoa da, alegia-, ez dela egokia deritzote, taxuzko hezkuntza bat jasotzeko kaltegarria izan dakieke haurrei... Eta honekin batera ere braust gogora etorri zaizkit Asturias aldean euskarari buruz aditu behar izan ditudan iritzi guztiak azken urteotan, den-denak txarrak, iraingarriak bezain arbuiagarriak, jakina.

Badirudi nola edo hala gaztelera ez diren gainerako espainiar hizkuntzak toleratuak baino ez direla, Estatuaren behin-behineko eskuzabaltasun keinu baten modura edo, hizkuntzok arazoak sortu ez bitartean, Espainian nazio kontzeptua hedatzeko, finkatzeko, definitzeko eskubidea duen bakarra gaztelera baita. Izan ere, gaur egun arte gazteleraz bakarrik izan den eskolak ez du inoiz inolako nazio-dotrinarik eman, alafede. Edo bestela esanda, nazionalistak beti gainontzekoak dira, periferiakoak batik bat; izan ere, nire kafetegiko bezero gehienak ez dira espainiar nazionalistak, besteak beste hori existitzen ez dela ondo asko badakigulako, patriota peto-petoak dira, baina.

Esan ziguten indarkeria barik dena eztabaidagarria zela: gezurtu ziguten. Espainiar demokrazia bukatzen da espainiar nazioaren batasuna eztabaidagai bilakatzen denean, berdin da alde edo kontra egiteko den ala ez, alafede. Urriak 1ko erreferenduna ez zen batere ona, ez zituen gutxieneko bermeak betetzen, egiteko legea oso modu zakarrez baietsia izan zen erreferenduaren alde zeuden ez independentistak bazter lagata; baina bada ere ezintasunaren erakusgarria, Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen gehiengoak, independentziaren alde edo kontra, inolako irten/konponbiderik ez baitzuen/baitu: ezin da inondik inora Espainiaren batasuna kolokan ipini, Espainiar Estatuak ez du inoiz onartuko inolako erreferendurik; zer bestelako erantzunik eta aurrepausorik egin behar zuten? Espainiar Estatuaren erantzun bakarra ezezkoa eta indarra omen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...