jueves, 4 de enero de 2018

EZIN IBILI


Aurten ondoezik nagoela eta berebiziko mendi/ibilmina dut. Ezin naiz nire gurasoenean egon naizen egunotan etxe inguruko mendietan zehar ibili, are gutxiago Urte Berriko goizean Eskibeleraino igo (Zaldiarangoa jendez gainezka dago egun horetan) aurreko egunetan bezala. Pena handia, min egiazkoa, gero eta gustorago sentitzen bainaiz mendi basoetan zehar ibiltari nire gogoarekin bakarka kontu kontari, gero eta premiazkoagoak ditut azken urteotan ohitura bilakaturiko ihesbideak. Egon egon liteke joera honetan itxurakeria galanta, ez dut ukatzen, batik bat hizpidera ekarrita; zertara barne gogoeta txatxu hauek hona ekartzea/haizeratzea? Gainerakoei hain interesgarriak begitanduko zaizkielakoan al zaude? Badakizu gainera zintzoa izateak, izaten saiatzeak behintzak, ez zaituela listopasatuen sudur zimurtuaz salbatuko, hau noizbait berrirakurri ezkero zuk zeuk zeurea zimurtuko zenukeela ziplo. 

Edonola ere, min duzu aurten zuen etxe inguruko mendi basoetan barrena ibili ez izanaz, bai noski; baina, aurten ere zure hiriko alde zaharrean betikoekin sukartsu eta eztulka, ozta-ozta narras-marras tabernarik taberna, ibili ez bazina bezala bezainbeste. Kexontzi bat zara, kexati aspergarri bat, oraingoa bezakako astia kexak eta asmatzeko baino profitatzen ez dakiena.

Bihar etxera bueltan nire bazter maiteenak zapaldu barik. Laster iritsiko da udaberria, bai, baina baliteke hemen ez egotea; ni ere gainontzekoak aspertzeaz aspertzen naiz eta, behinik behin nolabaiteko zentzurik zuen ahaztu dut

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...