domingo, 21 de enero de 2018

MAITE DITUT, MAITE



Maite dut, maite, Asturias barreneko txokoak-eta bisitatzea negu partean batik bat. Izan ere, Asturias errotik eta gogotik ezagutzeko arorik egokiena delakoan nago. Batez ere udaroko turista oldeak euren kubazoloetara buetatutakoan. Nola gozatu bestela Cuideiru bezalako itsas herri eder bat ez baldin badago uda partean jasagaitza egiten duen ibilgaitz egiten duen girotik hutsik, hau da, opor garaian txankleta eta praka motzen indarrez hartzen duen bozkario burrunbatsu trauskiletik libre. Zer esanik es neguko zidarrezko zeruaz Kantauri kostaldean itsasoarekin bat egiten duenean; ezin dut ezer ederragorik asmatu, oztina eta itsas urdina bat egiten direnean.

Maite ditut, maite, itsas herriak (erdi)hutsik euren kale, plaza edota txokoetan barrena gogara ibiltzearren. Kresala beti ere oroimenean, txikitako opor ahaztuezin haiek, Kantauri itsasoa beti nire bihotzean, hainbat kantu goxo, goibel, zirraragarri nire gogoan, malenkolia mintzen ez duen gaitz bakarra.

Maite ditut, maite, urtarrileko olatu harroak, bortitzak, zakarrak ere bai. Maite eta errespetatu ere, noski, bizitzaren joan-etorri zoro zentzubakoa, harkaitzen kontra oldartzen diren Neptunoren zaplasteko apartsuak, edertasuna arriskuarekin nahasten denean, ohiko instinto doilor kaltegarriak baretzen dizkidan neurrigabetasun urtsua.

Maite dut, maite, nire bakardadea konpartitzea niretarrekin ohiko konpromiso asper/nekagarrietatik libre, maiz inguratzen gaituzten gertuko arrotzen aurreko komedia alde batera lagata, betiere gure burua ezkutatzera behartzen gaituen gizalegeari ordu batzuez muzin eginez.

Maite ditut, maite, nire nahi eta gogoak nire egiten dituzten bazter lanbro guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...