Zertarako engainatu nork bere burua, gaur egungo argitaletxe gehienek ez dute inoiz egiazko obra kritiko, benetan pertsonal eta libre baten alde egingo, batez ere alde estetikoan. Aspaldikoek bazituzten halako obrak sustatzeko gogoa zein kemena, ausardia gehienbat, bazekiten nola konpentsatu ateratzen zituzten mozkin eskasak berezko komertzialarekin. Egungo gehienak ordea berez atzerakoiak ei dira, mozkinak ez dituzte gogoan, literatura, artea, negozioan sobera daudela uste dute, maiz ere asaldagarria bezain arriskutsua ei da, batez ere tribu nagusiaren onarrizko lege zein ohituren kontra edo egiten duenean, baita gutxiengo mimatu eta harro(puz)tu batenak aztora ditzakeenean ere. Gaur egungo argitaletxe gehienek aukeran Dolores Redondo, Kirmen Uribe edo Eva G. Saenz de Urturi nahiago dituzte euren katalogoak duintze aldera. Gaur egungo argitaletxe gehienak gutxiengoendako egiazko literatura, irakurlea benetan inarrosten duena, pentsarazten duena, euren harrizko usteak gogotik zein errotik astintzen dituena, errealitateraren ikuspegi berri bat, edo gutxienez beste bat, erakusten diona, mundua ulertzeko hainbat ate zabaltzen dizkiona, eragozpen bat baino ez delakoan daude, egiazko literatura ez zaio batere komeni negoziorari. Eta, tamalez, ezta batere harritzekoa hain atzerakoiak izatea, irakurlegoa bera urteak joan ahala atzeraka joan ei baita bere irakurmenean zein munduari aurre egiteko kemenean ere. Frogarik nahi duzu?
sábado, 13 de enero de 2018
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario