miércoles, 14 de octubre de 2009

Zorionak


Badirudi Kirmen Uribe zoriondu beharrean gaudela Espainiako Narratiba Saria irabazteagatik, ni behintzat poztutzen naiz euskaraz idazten duen idazle bat den aldetik. Baina, betiere baina bat omen dago, bere poematxoetaz gain nobela bat bakarrik idatzi egin du, egia esan niri batere gustatu ez zaidana oso arina, melenga eta itxurosoa baiteritzot, eta gainera ene uste beti apalean ezta hainbesterako aurten bera baino iaioagoa, oparoagoa, zoliagoa den hainbat idazlek argitaratu duenaren aldean, batez ere Olasagarre, Montoia, Zaldua, Lertxundi eta enparauen aldean. Noski, iritziak iritzi eta badakigu letreen errepublikan zer-nolako giro pozointsua dagoen. Tira ba, hala eta guztiz ere, zorionak.

2 comentarios:

  1. Y en este no hago comentario, que no entiendo lo que pones. Ejque soy de Madriz

    ResponderEliminar
  2. A mi, me viene bien, he vuelto al euskaltegi,
    Ahora, no sé cuando te podré leer entendiento todo lo que pones y no haciendome a la idea más o menos que es lo que hago por el momento

    ResponderEliminar