miércoles, 25 de agosto de 2010

BURGALESEN NONDIK NORAKOAK


Orain dela egun batzuk Burgales izeneko zezen bat -Feo ere esaten diote Ustarroz nafar abeltzainaren esanetan- Tafallako entzierroaren joan-etorri zoro zein nekagarriez kokoteraino egon eta hesia apurtu, jauzi, eta kalean barrena galdu egin zen mundu guztia izutuz; batik bat kalean lasai-moduan zebiltzan atso-agure zein haurrak, gaixoak... Ikaragarria? Baliteke, baina ez hainbeste, sarri baino gehiagotan gertatu ohi dira-eta halakoak herrietako jaietan.

Harrigarriena, aldiz, oraindio harrapatu ez dutena, herrialdeko aspaldiko ohitura bati jarraituz bere burua mendira bota egin du, mendirantz ihesi joan eta badirudi bertan edo dagoela sasi edo zuhaitz artean ezkuturik, inora joan ezinik, etengabe zelatan badaezpada azaltzen zaizkion hor nonbait, entzierroa bukatu eta arratsaldean bertan edo zezenplazara eraman nahi zuten gizon bihozgabekoak.

Dagoeneko pasa egin da ia astebete eta ez dute harrapatu, irratiaz entzunda baliteke beste lurralde batzuetan alde egina dela mendi zein zelaietan zehar, zimarroi gisa dabilela bere larrua zein adarrak garesti saltu nahian edo. Edonola ere, Burgales edo Feo bilakatu egin da aurtengo El Solitarioren moduko iheslaririk ospetsuena, eta ezin aproposago, zezenketei buruzko eztabaida pil-pilean dagoela hain zuzen ere; benetan esanguratsuak Burguitosen ihesaren nondik norakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...