jueves, 5 de agosto de 2010
THE NEW AND FABULOUS PEPPER POTS IN LAS TXOSNAS
Ohetik dinbili-danbala jeiki berria, T oraindio ohean zurrungaka eta ni egundoko ajearekin ordenagailuari atxikita egunero bezala. Biharamun zuria, ez naiz hirira jeitsiko, ez dut indarrik, lur jota nabil eta arkumea prest labera sartzeko. Bart txosnetan izugarri goxatu genuen aspaldiko partez soul talde baten kontzertu benetan ederrean. Areago, txundituta geunden zer ondo egin zuten ikusita, nolako koreografia bikaina, zer nolako neska abeslari pinpirin eta finak (ilehoria, beltzarana eta neska beltza, hirurak oso gazteak, nerabeak, alde horretatik sex appeal delakoa ez zen oso apartekoa, baina tira...), zer nolako musikari dotore eta trebeak, zer ondo eusten zieten euren musika tresnei, haizezkoak zein sokazkoak primerakoak ziren, nabarmen zitzaien oso saiatuak zirela, oso talde zintzoa zela, ez behin behineko kontzertu bat jotzeko propio antolatua edo, profesionalak edo kasik. Musika oso ezaguna, soula gehienbat, benetan bitxia hain gazteak izanda ez baita belaunaldi berriek gogokoen dutena, euren musika gustukoek oso bestelakoak ematen dute, hit-hoperoak edo diska urratzaile hutsak. Eta jakina, nola ez hartu gogoan behin eta berriro taldekoek nik adina aldiz ikusi ote duten pelikula famatua: The Commintmens. Baina, benetan diot, bartekoek ez zieten ezertan inbidiatu behar Dublinekoei, areago, nik esango nuke hobeak zirela, duda izpirik gabe; chain of fools, chain of fooools...
Gerora Gasteizko Betagarrikoak taularatu ziren, egia esan bertan bildutako gehienak euren zain omen zeuden, baina ez zen gauza bera, haize tresneria primerakoa da, erritmoa ere nahiko dantzagarria gustuko duenarentzat behintzat, baina Iñaki Ortiz de Villaba abeslariaren ahotsa niri itsusi samarra begitantzen zait, badakit eritzi hutsa dela, eritzi baino gehiago zirrara.
Edonola ere, eta batez ere udalak aurten ekarritako gainontzeko musika saioak kontuan hartuta, bada guztiz txalotzekoa, goraipatzekoa, txosnetakoek modan edo dagoenarekin zerikusi zuzenik ez duten talde zein bestelako ikuskizunak ekartzeko egiten duten ahalegina.
Bazen aspaldi ez nindoala txosnetara, eremu komantxea neritzen, eta aitortu beharrean nago, kartelen ohiko leloak alde batera utzita, badakigu zer mundutan bizi diren bertakoak..., zur eta lur geratu nintzen zer ondo, txukun, garbi ere, antolatuta txosna esparrua. Izan ere, tarteka begitandu zitzaidan Feria de Sevillaren antzerakoa edo. Gendilajea ordea betikoa omen zen, hau da, gehienak gaztetxo borrokalariak, haietariko asko eta asko Boroniatik Gasteizko txosnetara zuzen-zuzen etorriak, ile mozketa zein orrazkerek ez baitzuten inolako dudarako aukerarik ematen, batik bat ilemototsek; tribuaren ikurrak edo.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario