lunes, 2 de agosto de 2010

TXANPONAREN BI ALDEAK


Saiatu naiz behin eta berriro baina alperrik, ez dut topatu bila ari nintzen kartelaren argazkia. Moldatu behar naiz, beraz, Araba eta Nafarroaren arteko mugarri zahar hau azaltzen denarekin. Baina goazen harira, Gares aldera gindoazela, Eunate baseliza famatua ikusteko zein edonon bapo-bapo bazkaltzeko asmotan. Nafarroara Kanpezu aldetik sartzerakoan bidaideoi ongietorria ematen zigun kartel bat azaldu zaigu bide bazterrean, Comunidad Foral de Navarra, BIENVENIDOS, BIENVENU, WELLCOME, WILLKOMMEN. Jakina, nire arrengura euskarazko ONGIETORRIaren ezaren kontura egitera noa. Benetan harrigarria nafarra ere den hizkuntzaren hutsa, erresuma zaharra euskararen arabera zonaldeka banatuta dagoela jakinda ere, euskararen ofizialtasunak ez baitu zerikusirik gizalegezkoa bakarrik den esaldi labur batez, gaztelera izan ezik gainontzeko hizkuntzak ofizialak ere ez diren neurri berberan.

Izan ere, gakoa da errepidetik sartzen diren kanpotarrak agurtzeko moduko den kartel horretan nazioarteko ingelesaz gain oso hedatuak ere diren frantsesa zein alemana agertzen direla, baina inondik ez Nafarroakoa bertakoa zein CAC auzokoa den euskara gaixoa. Badakit bertako askok arrapostu egingo zidala euskara oso aspaldi desargertu zela Estellerrian, gaztelera nagusi dela duela mende batzuk, meridandea bera zonalde ez euskaldunean dagoela eta ondorioz eskubiderik ez. Dena dela, ezta ofizialtasun konturik gizalegezkoa baino, eta oso bitxia begitantzen zait Nafarroako Gobernuak propio egindako hutsunea, edonola ere oso jokaera zakarra nafar euskaldunekiko (besteak beste Estellerikoekiko, hau da, bertako ikastolakumeak, euskaltegitik pasatutakoak zein kanpotik etorritakoak) zein auzokoekin. Zer esanik Nafarroan behin sartuta eta inguruko herrien euskal jatorriko izenak hurrenez hurren ikusi eta gero, euskararen ustezko edo legezko atzerrikeria ezin gezurrezkoagoa suertatzen da nahitaez.

Badakit itxuraz behintzat huskeria ematen duela, baina nik ez dut uste hain gauza hutsa denik, nire ustetan badago oso propio egindako zein agindutako keinu itsusi bat, eta denok badakigu zeintzuek eta zer dela eta. Oso tristea benetan, batez era kilometro gutxi batzuk aurreragoko beste kartel batean Estella hitzaren ondoko Lizarra sprayz ezabatuta ikusitakoan. Ageri da badagoela euskera gogoz eta bihotzez zapuzten duena, aintzakotzat hartzen ez duena, ez behintzat bere lurraldeko bigarren hizkuntzatzat legez horrela izanda ere. Eta hau guztia are tristeagoa, deitoregarriagoa, gaitzesgarriagoa begitantzen zait jokabide zatar hau beste hainbat lekutan erdarazko izenak ezabatzen dituztenen antzerakoa dela kontuan hartuta, hau da: txanponaren bi alde tristeak.

1 comentario:

  1. Esa foto es de cuando reinaba "Carolo", por eso no la encuentra. ¿No ves que pone C-132?. Las carreteras ahora están transferidas ... ¡¡a saber con qué "letra" empieza!!

    Ánimo

    :-)

    ResponderEliminar

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...