martes, 24 de agosto de 2010

TACHELES KUNSTHAUS: ARTETXE ALA GAZTETXE?



Badirudi aspaldiko hiri-biltegiak zirela, naziek behintzat horretarako erabili zuten. II Mundu Guda bukatu eta gero erdi hondaturik eta AEDko buruzagiek erabat bota nahi izan zutela. Zorionez, benetan amildu egin zena Berlingo harresi famatua izan zen, eta Tacheles delako etxe zaharra beherala okupatua izan zen hiriko gazte mugimendu alternatiboak. Orduz geroztik bilakatu ere egin zen kultugune benetan erakargarria munduko artista gehienentzat, batik bat ohiko erakustoki zein kritikalari edo martxante handiustekoen iritziei muzin egiten zietenentzat. Bestalde ere, Tacheles delakoak urtero 400.000 bisitari baino gehiago ekartzen ditu bertan egiten diren erakusketak zein ekitaldiak gozatzeko asmoz, ia den-denak mota guztietako gazte talde edo mugimendu alternatiboekin elkarlotuta. Alde horretatik, kultur erakargune aparta izateaz gain Tacheles izeneko gaztetxe erraldoi hau ere kanpitalismoaren kontrako ikur bat ere gertatu egin da azken urteotan bere suntsipenaren mehatxuari aurre egindakoan, erakinaren benetako jabeek behin baino gehiagotan aldarrikatu egin baitute noiz edo noiz amildu eta orubean bertan luxuzko etxebizitzak eraiki nahi dituztela, ezinbestez Mitte izeneko berlinar auzo erakargarrian egonda.

Azken mehatxu hau, ordea, ezta gaurdaino bete, baina balio ere izan du Tacheles artetxe edo gaztetxe ospetsu eta handi honen kondaira areagotzeko nazioartean. Lehen susmopean, orain mehatxupean, ezta harritzekoa gazteongan duen erakarpena, xarma. Horrela izanda, eta batez ere gure Oranienbürger Stasseko hotela ia aldemenean egonda ere, nola ez sartu barruraino kuxkuxean, usnan.

Behin barruan ze esangot, den-dena ikaragarri ezaguna suertatu egin zitzaidan, hur-hurkoa; patio handi bat ondarrez zein sasiz estalita, eraikinaren hormak mota guztietako graffiti alternatibo zein marrazki oso itxuroso edo sasi probokatzaileez gainezka, erakustoki xumeak bainoago arte saltoki guztiz duinak -zergatik ez, agidanez antikapitalismoak ez du zerikusi diru iturri propioak izatearekin, gutxienez bertako artistak aterpe eman eta babeste aldera-, zinema areto txikiak,erdi ezkutuko marihuana soroak... Eta, jakina, nola ez, txoznak nonnahi, beste diru iturri guztiz zilegizko bat antolamendu alternatibo guzti honi eutsi ahal izatearren, zeren bestela akabo, bestela luxuzko apartamentuak betikoentzat, seguru asko, edo neurri handi batean behintzat, hango gazteen guraso askorentzat, baliteke ere bertakoentzat ere ez dakit nik zenbat urte barru txima moztu eta gero ala agian ez.

Edonola ere, Tacheles barrenaldea gargardo hotz bat hartzeko ezin leku aproposagoa aspaldiko errebeldia baten ametsari behin berriro eusteko, itxurak egiteko esan nahi dut; kanutoa esku batean eta bestea airean zintzilika edo keinua nor bere diskurtso apokaliktiko edota antiestablismentaren arabera, maria usaina, zikina, txima luzeak zein kaskamotz antinaziak, palestinoak zein fulare koloreanitzak, alkondara marradunak, halako batean mundua errotik iraultzeko gertu-gertuak. Hau guztiau gure garai zaharrotan bezala, aspaldiko pose sasi-iraultzaile edo doi-doi matxinoak pare bat zerbetzetan oroitu baino gehiago berreskuratuz.

Eta gutxi balitz bezala, hainbeste nazioarteko jendilaje artetik bi ahots, hitz ezagunak, euskaldunak, burua okertu, eta nola ez, horra hor nire herriko pare bat neskatxa maite, nerabe xarmangarriak, ile orrazkera zein janzkera ezin etxekoagokoak, bertakoagoak, orain dela pare bat astebete ere Gasteizko txoznetan edonon barra-barra ikusitako bertsuak. Bada ala ez hunkitzeko modukoa? Ba al da ala ez urte gutxi barru zutik geratuko den gaztetxe bakarra eta gainera EH.tik at.

Ezin ukatu nik gozatu egin nuela bene-benetan bat-bateko denbora bidaia horretan- Espero dut gogoz eta bihotzez Tachales hunkigarria inoiz ez bota izatea, artistek merezi dute, gazteek behar dute, turistei atsegin zaie: Ich hätt´einen Kamaraden...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...