lunes, 9 de agosto de 2010
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK, KAMARADA...
Zapatu gabien, amerikanuek euren etxien itxita, T eta biok urten geban jai giroan behin barriro murgiltzeko asmotan. Betiko lez Alde Zaharreraino joan ginen bertan dagoelako egiazko jaixe, jai zoru zein mozkorra, gainerakuen, ostera, pasietan dabizenak hainbat kale ikuskizun ikusteko edo helduentzako propio antolaturiko berbena ezin motelagoetan dantza eiteko. Izanbe, benetako jendilaje parranderue alde zaharrien ikus leike geixenbat, bertan daukogusen inibiziño guztiek galtzia errazago eiten dalako edo, gu besteko mozkor-mozkor dabizenen artien politto kamufletan garelako.
Dana dala, edadeak aginduta, gu lasai moduen ibili ginen gau osuen, parrandan baino geixao geure aurretik pasetan zirenei begira. Hori dala eta, bilau geban leku lasai bat edo bertan esertzeko afaldu bitartien. Kalien gora eta behera ibili ostien Pinto kalien topau geban atzenien, aspaldiko Motriko tabernan aurre-aurrien, hainbeste pote hartutakuen, bape glamurosue edo inoz izen ez zan taberba abertzaloidea, non koadrilakook pasetan geban denbora asko zurrutien eta behin baino askotan be baziletan eta guzti eiten geban ezustien edo sartzen zien neska ausartekin.
Gaur egun, ostera, eztago aspaldiko Motrikoz arrastorik, Döner Kebab izeneko zulo sapero bat bihurtu dabielako. Ala bai, egia esan, bertara sartu eta betiko lez egoela konprobau neban, apenas ezer aldatu egin dabielako oin jabe diren pakiek. Barra, paretak zein komuna (sartu nintzelako betikorako, deskargetako) betikuek zien. Hormetako iragarkiak, hiri inguruko herrixetako jaixek iragarri zein behin eta barriro burrukarako dei eiten ebienak, ezbardinak zien bakar-bakarrik, globalizatuauek ditxosoko globalizaziño hori atzerritik ekarritako getto ertsie ez bada. Gaur egun Pakistan aldeko abeslari edo antzesle famosuen argazkiak eta azaltzen die ia kolore sepian edo. Hortaz aparte, ikusi besterik ez euen ein bier barraz bestaldien, zelako aldaketa erabatekue, aspaldiko sinpatia borrokak edo bide itxi dotzielako pakien aurpegiera inexplesibo zein sarritan ere ikaragarri uzkurrei, ezelako irribarrerik eiten ez dotzuenak, badaezpada pekatua edo dan, zelan ez susmau orduen Al-Qaedaren zelula baten partaide ete diren.
Edozelan be, tabernan aurrien eseri ginen geure kebabak eskuen oratuta pasetan ebilen jendeai begira eta noizik behin be geure alboen esertzen zienei adi-adi. Halako baten Motrikora sartutako koadrila bateko neska bakarra T.ren onduen ipini eta ia karraxika haren lagunei bota egin otzien euskeraz: niri ez atera halako txerrikeriarik, nik paso egiten dut. Ai ene, koitadue, ezekiela bertan ezelako txarikirik saltzen ez eubienik. T kejetan zan aber zergaitik hain ozen ein bier eban. Neska hak ikasi besterik ez eban egin bier, ze behin ondo ikasita baleike buruzabalagoa be izatia, bestelan akabo.
Gure aldetik ostera laster ospa ein geban handik, jende gutxi pasetan zalako ia erdi hutsik egoen Pinto kalea erdialdetik. Bistan dago gaur egun dana aldatuta dagoela, benetako giroa beste kale batzutan dagoela, aspaldi inor juten ez zienak, besteak beste LA MAL QUERIDA lako taberna txukuna, Correria kalean hasieran, San Migel elixan alboko sarbide batekin izkina eiten dauena, pintxo zein kazuelita benetan itxuroso zein originalak eskeintzen dabiesenak, preziuek be gaur egungo modukuek eukiesenak, karuak baino karuagoak, eta jentie gure adinekoa izanda geixenbat be, mota guztietakoak izaten die.
Ez dakit garaiak aldatzen dien ala gu garen benetan aldatu garenak ia konturau barik, baina kalez behintzet bai, eztao ezelako dudarik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario