martes, 20 de marzo de 2012

DENA DA ETA, ETA EZ BALDIN BADA BALITZ BEZALA JO DEZAGUN


Ta Goebbelsenaren harira, kalean suertatzen den edozein eraso edo sarraski delako edo ditxosozko Kale Borrokarekin lotuta dago halabeharrez, Ares jauna? Salamankan ez baldin bada, noski, han suertatzekotan sistemaren kontrako protesta hutsa omen da, Krisiak edo gobernuaren politikak eraginda, gainera. Hemen ordea ez, hemen dena betiko leloaren mendean badaezpada, amaitzen ez den soka oso edo guzti-guztirako ezin aproposagoa zein txit erabilgarria delakoan. Behekoa ere kale borroka ote?

Benetan susmagarriak Aresen hitzak, beldurrak nago, gaur inoiz bainoago, edozein protesta saio, zilegizkoa ala ez, gaitzeste aldera aipatutako leloa erabiliko ote duten inor ezer esatera edo egitera ausart ez dadin badaezpada ez denentzat hartzen duten, badaezpada harena ez den trintxeran kokatzen duten, badaezpada eta kitto.

Nazkatzen hasia naiz norbaitek nozitu dugun bidegabeko bortizkeriaren kontura egin nahi duen erabilpen oker edo agian maltzurraz ere, beti, eta maiz ere berez zilegizkoak omen dire jarrerak ero, zuritzeko asmotan, jarrerok kolokan jartzen dituen azpijoko hutsa.

Ea noizko politikarekin batera etika ere datozkigun, egiazko hiritar buruargiak bagina bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...