martes, 13 de marzo de 2012
ROMA PRODITORIBVS NON PRAEMIA SOLVIT ala agian bai?
Benetan bitxia, interesgarria ere, BERRIAN fakultatean irakasle izan nuen Antonio Duplari egindako elkarrizketa. Antzinateko Hitoria ematen zidan, eta ondo asko gogoratzen dut gizon txikia izanda oso kuttuna eta atsegina ere zela, edo bestela esanda, nire neska ikaskide gehien-gehienak liluraturik zituela bere jakinduriaz zein berezko xarmaz.
Edonola ere, badirudi HIKA aldizkariaren burua izan dela azken urteotan, hain zuzen ere laster bere azken zenbakia kaleratuko duena hau ere krisiak jota, garai ez txarrak, zitalak baizik kulturarekin zerikusirik duen ororendako. HIKA zein ZUTIK aldizkariak politikarako eztabaidagune izanda, politikaz itaundu egin diote Duplari eta hona hemen bota egin duena Eskoziaren independentziaren aldeko errefendunaren gainera:
Eskoziakoak dramatismoa kentzen dio aukera bati, eta erreferentzia izango da
Laburra bezain zehatza, noski, agian honen harira gauza handirik esan behar ez baita, Duplarenak besteko zentzunezkoak diren berbok baino, edonork asma baitezake argi eta garbi bazela garaia estatu gabeko nazioek edo herrialdeek modu lasai, zuhur eta batez ere demokratiko baten bitartez euren nondik norakoan behin mahai gainean jarrita eztabaidatzeko, baina batez ere geurean independentziaren leloa zeharo dramatikoa baita, ozta-ozta auskalo zer nolako tabua ezbaian, kolokan, jarriko bazenu lez, aipatu ezin dena inondik inora atoan auskalo ere zeren etsai edo terrorista bilakatzen baitzaitu. Oraingoan ordea badugu aukera ezin hobea hau bezalako eztabaidagaiak lasai asko jorratzeko. Eta zer dela eta jorratu behar genuke, esaterako ni bezalako asko eta asko printzipioz EHren independentziaren aurka baldin bagaude, hain zuzen zeren gure artean alde daudenak badirelako, motibo franko euren asmoak, apetak zein helmugak irizpidera ekartzeko, areago banaka batzuk baino gehiago direlako, gure gizartearen gizarte ondo zabal bat baizik, hausteskundero bozka mordoa eskuratzen zuena, beraz demokrazian gauden aldetik dena eztaida liteke, batez ere gizarte normalizatu batean, Erresuma Batukoa bezalakoa hain zuzen ere, ala hori da behintzat nik uste dudana, bestetzuek erantzungo lidakete, aldiz, urteak pasa ahala etengabe esan bezala bestalde, ezin dela, gai batzuk eztabaidaezinak direla, ia sakratuak.
Galdetu diote ere nire aspaldiko irakasleari, Antzinako Historia irakasten duen aldetik, ea orduko gertaeraren bat dagoen geuk irakaspena ateratzeko.
Oso zaila da konparazioak egitea, oso egoera ezberdinak direlako. Antzinako munduan ez zegoen giza eskubiderik. Izan ziren, ordea, salbuespen legediak, herritarren eskubide zibilak murrizteko saioak, terrorismoaren aurkako argudioekin. Zizeronek erabili zituen, esaterako, Erromako errepublikan, hainbat herritarren aurka; azkenean, epaitu eta erbestera bidali zuten bera, halakorik inondik ere espero ez zuela.
Ezin zuhurrago erantzun du Dupla irakasleak, zeren eta, konparazioak konparazio, Antzinako historia hain luze, joria eta batez ere korapilatsua izanda, denetariko ondoriok atera baikenitzake segun historiaren zein pasarte hautatzen dugun; hau da, irakasleak ondotxo azaldu bezala Erromako Errepublika oso gogorra izan ohi zen haren arerioekin, alde horretatik PPkoek atera litzakete ondorio benetan mamitsuak ezker euren ezker abertzalearekiko jokabidean, zer esanik ez espetxe politikari dagokionez: egurrarena; Roma proditoribus non praemia solvit. Hala ere, Erromaren historian aurrera joatekotan oso bestelako pasadizuak topa genitzake non saritu ez ezik, Alariko buruzagi gotiarra bezalako barbaroei inperioaren zati eta baita oso bestelako ondasun handiak ere saldu edo pake trukean gutxienez eman zizkien ezinbestez...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario