jueves, 8 de marzo de 2012
ETENGABEKO ITXURAKERIA
Baldin banago benetan eta etengabe harritzen eta maiz ere nire onetik ezinbestez ateratzen nauen zerbait hori da UPNkoen mugagabeko itxurakeria. Gaur badugu egunkarietan itxurakeria berezi eta batipat zital honen adibide: alde batetik Nafar Gobernuak kitzikaturik txapelokerrek EAkoek jarritako ETB Iruñerrian ikus ahal izateko antena kendu egin dute; bestalde, UPNko zenbait legebiltzalkidek Lodosa aldera jo egin du gaur goizean bertako ikastolaren egoeraren berri izateko, oso larria omen baita krisiak jota.
Azken bi hilabeteetan, ETB lurreko telebista digitalaren bidez ikusi da Iruñerrian, EAko militante batzuek Erreniegan jarritako hedagailuari esker. Atzotik, ordea, ETB ezin da ikusi, Guardia Zibilak zigilatu egin baitu.
Urtarrilaren hasieran, Nafarroako EAko ordezkariek jakinarazi zuten 11.776 euroko kostua izan zuela Erreniegako hedagailuak. Eta lurralde osoan antzeko hedagailuak jartzeko kostu osoa 40.000 euro inguru litzatekeela. Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari «gezurretan ibiltzea» eta «polemika artifizialak sortzea» leporatu zien Maiorga Ramirezek.
Lodosako ikastola duela 25 urte sortu zuten, eta egun egoera ekonomiko zailean da. Otsailaren 5ean, irakasleak lau hilabetez soldata jaso gabe zeudelako, ikastolaren aldeko elkartasun festa egin zuten Sartagudan, dirua batzeko. Eguraldiak lagundu ez arren, uneko egoerari buelta ematea lortu dute, eta gaur-gaurkoz ordainduak dizkiete soldatak. Hala ere, hurrena berriz arazo berarekin egon daitezkeela esan dio Mendizabalek BERRIAri. "Egoera gardentasunez erakutsi nahi diegu legebiltzakideei".
Lodosa Nafarroako eremu ez-euskaldunean dago, eta euskara ez da ofiziala han.
Barcina andreak legea nahitaez denok bete beharrean gaudela esan bide du. Alde horretatik, noski, Nafar Gobernuak ez dio ezertan lagundu behar Lodosako ikastolari zonalde erdaldunean kokatuta baitago. Orduan, zer dela eta UPNko biltzarkideen komedia hara joanez? Nork bere kontuak atera ditzala, jakina, baina Nafarroan euskararen kontrako hainbat azpikeria kontuan hartuta ere, nik uste nabarmen dela azken urteotako nafarren euskararekiko onespenaren hedapen etengabekoa, horrexegatik delako komeria, sikieran jendartean ondo geratzeko, hedabideen aurrean itxurak egiteko, gero egiatan UPNkoek benetan gogoan dutela denok ondo asko jakinda ere; bagaude, beraz, Garik abestu bezala, esperantzara kondenatuta, halabeharrez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario