martes, 8 de octubre de 2013

ASPERRA




Asperra, hori da euskaraz idatzi dudan nire azken idazlanari jarritako izenburua. Nobela edo kateatutako ipuin sorta pertsonai zehatz batzuen elkarrekiko bizian zeharkako gorabeherei buruzkoa. Pertsonai nagusiarenak txiki-txikitandik hasten dira eta koskortu ahala haren bizipenak zabaldu eta batik bat Euskal Herriko orduko gertakizunekin nahasten dira, hau da, Euskal Herriak azken hamarkadotan bizi izandako hainbat eta hainbat gertaerak eragin bizia izango du gure pertsonaiarengan zein honen ingurukoengan. Gauzak horrela izanda protagonistaren bilakaera pertsonala zein bere ingurukoena zeharo elkarlotuta egongo dira EHren azken urteotako Historiarekin, edo bestela eta laburrago esanda, adiskideon historia euren azken urteetako bizipozetik zein idealismotik gaur egungo neke zein asperrerainokoa izango da.


Hori da, gutxi gora behera, idatzita dudana eleberria edo auskalo noren edo zeinen aurrean aurkezteko, egia esan argitaratzeko esperantza handirik gabe ondo asko baitakit nolatan dauden gauzak; baina tira, lanean ari nintzela ezin nion idazteari utzi azken idazlan hau hamaika oroitzapenek zein bizipenek, nireek eta bestetzuenek, jorratuta baitago, ikaragarri gozatu edo sufritu ere egin dut. Izan ere, honetan inoiz ez bezala nire oroimenetik tiraka jardun dut, baita hainbat pasartetan hunkitzeraino ere. Gero gerokoa noski, nik sekula ez baitaikit emaitza ona, zuzena, duina edo dena-delakoa den, ni ez naiz inolakoa maisua, badakit baldar nahikoa naizela eta idaztean etengabeko okerrak zein akatsak egiten ari naizelakoan nago. 

Zertara dator hau guztiau, hots, ia inork leituko ez duen zerbait jendartera azaltzea; egunotako hainbat gertaera edo albiste ikusita aparteko izenburua, hau da, ezin aproposagoa dela asmatu dudalakoan bainago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...