martes, 8 de octubre de 2013

BERROZTIKOAK


Merezi du Berroztiko tomate zoragarriok lau haizetara aldarrikatzea, nire gurasoen etxean landatu, heldu eta bildutakoak. Egia esan, seme-alabak baino hamaika aldiz eskerronekoagoak, hauek ez baitzaizkizu gauerdian ohera igotzen eta etorkizunean ez baitizute gorrotorik izango edozein memelakeriaren kontura; batez ere aste honetan behar banan-banan triparatuko ditudalako. Zer nolako gordin ederra, zeinen haginkada aparta, okela ematerainokoak omen. Egiazko tomateak nire gurasoen baratzekoak, atzo bertan ere handik ekarritako entrecot batekin zein bazkaltzeko propio prestaturiko pitxer bat garagardorekin batera janda, plazer handi eta paregabekoa. Gutxi jan baina asko -ahalik eta gehien- gozatu, hori dut nik hori nolabait urrijale izateko balizko aukera bakarra. (argazkian ere gurasoenean bildutako pipermin batzuk)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...