viernes, 25 de octubre de 2013

HAUSTURAK - JOKIN MUÑOZ




Hiru liburu idatzi ditu eta ene uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onena omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, izugarri estimatzen dut, baina subjetiboan naizen aldetik Muñozena bai dela taiuzko obra bat, bada idatzizko ahots bat. Zer dela eta ezta nik uste bezainbeste goraipatua, agian euskal letrena oso esparru txikia eta pribatua delako, hots, nolabaiteko euskal kanon batekin bat ez datorrelako, Bernardo eta Kirmenen kanonarekin batez ere, hau da, euskaldun idazle ustez abertzale baina aldi berean ere ez oso sutsuarena, hots, atzerrian/Espainian gaitzestua izateko ez bezainbeste, edo bestela esanda ere, Susakoak baino makalagoak. Aurreiritziak aurreiritzi, baietz ba, baditudala, aitortzen dut, Izurkiz Obaba baino atseginago dut, badirudi Jokin Muñozenak bere bide propioa duela, hau da, idazle peto-petoa dela eta bere literatura behar bezain bakarra.

"TRENAK, burdinbideen hedatze-plan berriak medio, jende asko ekarri zuen Izurkiza hogeiko hamarrurtekoan, gerora gerra bezperan -eta gerra ondorenean- eramango zituen beste kasik. Batzuk behin-behineko eraman zituen, betiko bestetzuk, iparraldetik etorritako Don Mariano apaiz hura kasu.

Ez zen bakarra izan, haatik.

Julian eta bere familia gerra hautsi berritan etorri ziren herrira, giro gatazkatsuagatik jada apalduxea zegoen lan-eskaintzak erakarrita baino areago, liskarrek eragindako korromio eta gorrotoetatik ihesi. Apaizaz galdetu, eta, artean, horrelakorik ez zegoela, baina luze gabe bat bidalia izango zela entzun zutenean, beranduegi izan zen gauzak jaso eta arriskutsua zeritzaien herri hartatik, etorri bezala, alde egiteko. Asteko nekea senide baten terreatze ankerraren oroipena baino erabakiorragoa izan zen, antza, ordu arteko ibilbideari Izurkizen planto ematekotan.

Hegoaldetik zetozen, gerra garai hartan herioa bezala. Trenbideko langileek egin zuten grebarekin eman zitzaion hasiera beren herrian gatazka odoltsu hari, denboraz labur baina oinazez jori gertatu zena."

Alvaro zena."

HAUSTURAK - Jokin Muñoz

No hay comentarios:

Publicar un comentario