Irakurri berri diot Rufino Iraolari kontuan hartu behar genuela justizia eske gaudenean mendekuaz ari garen ala ez. Eta bai, aurki ezin da egon zuzenago, hori ematen baitu etengabe norbaitzuen aldetik datorkigunak, hainbeste sufrimendu, oinaze, min eragin dizkietenei euren ordea emateko gogoa, irrika, eta horrek badu oso izen argi eta garbi bat: mendekua. Ba al dago mendekuaren eskubidea gure legediaren oinarrian, Orde Bereko Legea al da honen iturria, biktimen mendeku desioa asebetetzeko propio sortua al da, ala errudunen krimenak zigortzeko Zuzenbidearen filosofia zaharberritu eta bergizarteratzaile baten arabera. Badirudi zenbaitzuen hautua oso argia dela, Ertaroa du izena. Azken hau jakina laster, honezkero ez bada, tabu garbia bilakatuko dute betikoek, ezin dena esan, pentsa, badaezpada, hau da, ETAren laguna edo zarela leporatzearen beldurrez, inkisidoreen herrian beldurra beti lagun.
viernes, 25 de octubre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario