viernes, 25 de octubre de 2013

PIPER ERREAK



Zergatik gezur egiten dute amek sukaldeko gauzak oso errezak direla esaten digutenean? Nik maite dut piper erreen usaina, ikaragarri goxoa begitantzen zait; izan ere, etxeko usaina dut, alafede. Atzo piper gorri, berde eta horiak erosi nituen lehen erretzeko, gero larrutzeko eta azkenean tipula gorriz, urdaiazpiko zati batzuez eta tomate saltsa natural batez nire moduko piperrada bat egiteko asmotan. Esan behar primeran suertatu zaidala, bai noski, egundokoa. Baina, ezta egia, ez, hamaika bider eginda ere beti itzel kostatzen zait piper erreak larrutzea, baina ez inondik inora zaila zaidalako, alderantziz, ondo erretzekotan larrua bera askatu ohi da piper mamitik. Baina, hala eta guztiz ere, ditxosozko piperrak ez dira larrutzen nik nahi bezain arin, erraz, ez bainaiz nire amaren moduko oso etxekoandre fina eta beti presaka ibiltzen naiz edozein gauzaren kontura, eta badakigu sukaldean prisa gauza ondo eginen etsai amorratua dela. Berriro diot, ez zait batere gaizki atera piperrada, guztiz kontrakoa baizik, baina piper azalekin borroka egon naiz luzaro, ia nire onetik at, atzamarren artetik kentzeko zein garbitzeko, luzatu naiz direlako azalak gero sukaldean nonahi agertzen zitzaizkidalako, eta gainera hori egin bitartean haurrak bazkariarekin elkarri mokoka nituen, zoratzeko modukoa. Ez da beraz hain erraza, ama, ez inondik ez, merezi du, noski baietz, ez dago alderik edonon eros litekeen ezerekin, baina alperrontziegia naiz gauza errazak zuk bezain ondo, txukun, bikain egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...