lunes, 14 de junio de 2010

ON EGIN DIZULA JANAK ETA KALTERIK EZ EDANAK


Asper-asper eginda eta egundoko ajearekin, ez dakidala zer egin edo idatzi, bete gura dudala edonola sarrera hau tekla, edozein tekla, sakatze aldera, eguneroko buru ariketa gisara. Saiatu baina ezin, dena alperrik, zelako biharamuna, "bixamona", eta hau guztia lorik egin gabe, ez eta orduerdirik ere, ordubiak aldera ohetik jeiki tupustean, egongelako sofan etzan eta bertan egon naiz itzulipurdika goizeko seiak arte etengabean.

Ajea, bixamona,mozkorrondoa,iltzea, auskalo zelan definitu gaur goizekoa, nori bota errua dudan logura itzelaz, ezin naiz inola ere lokartu umea alboan dudala, etengabe irrifarrezka ala negar zotinka, beti kexaka biberoiak gora eta behera- Handia ahaztu barik, beti nire atzetik jolasean egiteko, baina ez dut gaur ez gogorik, ez indarrik umemokokeriak olgetan egiteko, lur jota nago benetan, ezin baita atzo bezainbeste edan apenas ezagun genuen bikote baten etxean. Alabaina, ezin nion ezetz esan etxejaunak eskeinitako hainbat edari zoragarriri, mota askotako ardoa batik bat.
Eta ia oharkabean, basoz baso, mozkortzen joan nintzen inoiz konortea galtzeke etxagunaren antzera, gaixoa mahaitik altxatu, sofara abiatu eta bertan zerraldo jausi egin baitzen.

Gero etxera bueltatu kotxez ni baino apurtxo bat gutxiago bakarrik argiago zen Tk. gidatuta. larri, oso larria ezin ezetz esaten ez jakitea, denetarik ontzat ematera bultzatzen zaitu, ustezko gizalege inozo baten gatibu bihurtzen zaitu, batez ere zure ergelkeriaren morroi. Eta etxean nengoela, hasieran deseroso ezezagun artean, betiko legez hori baita nire jokabidea hain beldurtia zein zakarra izanda, ala beharbada baldarra soil-soilik, kakalardo, saiatu saiatzen naizela gutxienez gizalegetsu izaten, baina lortu ez dut uste ezer lortzen dudanik, baliteke guztiz kontrakoa, hanka behin eta berriro sartzen dudala sarri baino askotan bururatzen zaidan aurrenekoa botatzen baitut ziplo, ia behar bezala ausnartu gabe, supituan, nire berbalaguna zeharo txundituz, batez ere aiko-maiko ez dakiela benetako txoropito baten aurrean dagoen ala zer/nor. Gero betikoa, solasean nagoela mota guztietako pitokeriak, memelokeriak jaurtitzen ditudala mahai gainean, gehienak ezeren kontura etortzeke, ahoa zabaldu orduko horra hor txoropitokeria. Takian potian ere batere egokiak ez direnak, agian ere benetan pentsatzen ez ditudanak, inola ere komeni ez zaizkidanak sikiera gizalegez jokatzeko gainontzekoen aurrean. Baina tira, beldur lotsa bizkar gainetik kentzeko edo nire saio ia guztiak barre eragitea omen da, eta orduan bai, orduan nireak egin du, txantxetan edo auskaloa zeren edo noren kontura adarjoka hasten naizela hankasartzeak nagusi; ez al naiz ixilduko!.

Ba ez, eta edaria ezta, ez, oso aholkulari ona, jakina, ezta sekula esan. Baina ez nintzen hain ahozabala izango aldez aurretik hain memeloa ez banintz, onartu behar nuke, eta behin onartuta zeozer egin ezin baitut horrela jarraitu, niri lagun ingurutik at egon ohi naizela memeloetan memeloena.

Gero ere, noski, ezta hainbesterako, gero besteek esanda denok primera igaro zuten, barre algaraka eta guzti, hauetako baten bat botaka eginez ere, ezagunago izan eta benetan estimatzen dudan bigarrengoa,lehenago ezagutu eta oso begiko egin zaidalako, izutuz, baina nola edo hala behin berriro elkarrekin egoteko moduan, batez ere benetako gizakume atsegin eta interesgarriak diren aldetik, hau da, bigarren aukera pertsona azaltzeko eta ez hain memelo. Baliteke egia osoa ez izatea, beste gizalegebide bat baino. Baina tira, kontsolatzen du pikat behintzat. Ea hurrengorako behar bezala portatzen ikasi edo asmatzen dudan, ze bestela akabo hobe dut nire etxetik ez irtetea edo ordenagailuari atxikitzea behin betiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...