jueves, 3 de junio de 2010

ASTOAK ETA ASTAKILOAK


Orain dela bi egun Euskal Irratian entzunda. Esatariak galdetzen zion ez dakit nongo artzai gazte bati ea irakutzea gogoko zuen, honen galdera bapatekoa: ojooo!, nik eztet batee leitzen, sekula santan ez. . Ezin argi eta azkarrago, badaezpada norbait, ezagunen bat adi zuen, ze geo herrixan enteratzen dia leitzen detala eta kristona montatzen diate lagunak.... Hori bai, mutikoa, ez dakidala nik zertara elkarrizketatzen zuten, astoak ordea ikaragarri, bihotzetik, maite zituela zioen. Izan ere, irakurzale ez, astozale bai, porrokatua gainera. Horrekin, jakina, dena esanda.

Biharamunean, Flotilla de la Libertad delakoaren harira, Juanjo Gabiñari elkarrizketa egiten zioten. Tipoa, bere buru euskaldun-israeldatzat hartuta eta aspalditik ezaguna ETBko eztabaida saioetan ezaguna, bota ohi dituen xelebrekeriengatik zein bere harropuzkeria nazkagarriagatik, egundoko perlak botatzen zituen ere Israeleko armadaren jokabide asesinoa zuritzearren. Egin egiten zituen ohiko demagogia biktimistarekin zein aspalditik entzunda ditugun lelo propagansdistekin, israeltar gaixoak etsaiek inguratuta daude nonhahi, ez ziren bakezaleak Hamasen lagunak baino. Baina, Gabiña jauna guztiz zorrotzagoa edo zuzenagoa izan zen, bai esanetan zein tonuan, azken hau bere-berezkoa, hotz, ikaragarri harroa, handiustekoa, desdainezkoa zein ez dakit zer konspirazioren salatzailea. Norekiko? Orduantxe elkarrizketatzen ari zen kazetariarekiko. Galdetua zion kazetariak bere eritziaz. Erantzuna ez dakit noraino gauza izango naizen bere artoberokeria ahalik eta bikainen islatzen.

-baina zu inozoa al zara, benetan uste al duzu bakezaleak zirela? -Gabiña jaunak

-ez dakit nik inozoa naizen, baina bai oraintxe bertan gadera hau nahitaez egin behar dizun kazetaria -esataria oso fin, hotz, adeitsu eta nik uste ironiko ere bai.

-Flotillako guztiak Al-Qaedako lagunak ziren -zirt-zart, argi eta garbi badaezpada norbait duda-mudatan zegoen.

Eta gutxi balitz bezala mendebaldeko kazetari guztien kontra oldartu zen, batik bat telefonoaren hariaz bestaldean galdezka, hau da, lanean ari zenaren kontra, gezurtiak, manipulatzaileak, islamzaleak eta hamaika memelokeria gehiago botaka.

Bai egonarria E.I.ko esatariarena, bere profesionaltasuna bezain handia, baina bere zakarkerian ageriago geratu zena gure soziologo zorrotz eta saiatua. gure astakirtenaren azken perla honako hau, honaino idatzitako guztia laburbiltzen duena.

'Bideok erakusten dute lintxamendua izan zela eta soldaduek erantzun behar izan dutela'

Jakina, bideoek ezin hobeto erakusten dute Israeleko pirata armadak ontzi bati nazioarteko uretan eraso egin eta gero ontzikoak makilak zein eskura zuten guztiaz defendatzen saiatu zirena, gero gerokoa, tiroka erantzun zutenak zeintzuk izan ziren??? Ah bai, Al-Qaedaren lagunak, besteak beste Mankell idazle famatua bezalakoak.

Ezin besterik pentsa, astakiloetan astakiloenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...