martes, 29 de junio de 2010
ZALDIARAN MAGALEKO HERENSUGE TIPPIA
Domeka arratsaldean Eskibelera gindoazela, harri eta lur utzi ninduen Mr.k, nola koxkortu zaidan umea, iaz nire etxean astebete ere igarotzeko asmotan geundela, saiatu nintzen Eskibeleraino joaten berarekin. Alperrik, ia arrastaka edota eskutik zein belarrietatik tiraka ez ginen herrixkaraino iritsi gertu-gertu izan arren, 4 urteko umea ezinean zebilen neka-neka eginda, gurasoenera bueltatu behar genuen, haurra nire lepo gainean.
Aurten, aldiz, txunditurik nago, esanda bada ere, nola eta batez ere hain denbora gutxitan, urtebete eskasa, ibiltari nekaezina bilakatu zaidala. Igande arratsean Eskibeleraino heldu eta Zaldiaran (Zaldiaran orokorrean diot, zeren herriko planoan begiratzekotan Kapildui izena azaltzen baitzait, edonola ere Kapildui txikia beste handi eta ezagunago bat dagoelako Gasteizmendietako ekialde aldera) magaleko bidetik Berroztirantz aurrera joan ginen, ni ia arnasestuka, bera, ordea, ezin pozagorik eta berritsuago, aitaaaa, kondaidazu beste ipuintxo bat, beste kondaira mitologiko-tetriko-patologiko bat. Tira bar, ume, aita nekatuta nago, oso, gainera oraindio falta zaigu auskalo zenbat kilometro eta laster iluntzen hasiko da, basoan galdurik geratuko gara eta antzinatik ez dauden otsoak gure bila etorriko dira euren otordurako. Eta halakoetan geundela, inora ez zihoan bide oker batetik bueltan purrustaka, zehatzago izateko, bide etzean zenbait arraro mugitzen hasi zela, sugetxo bat, ez, sugegorri tippi baina enetako behintzat txit gorrotogarri bat, haietako batek nire aspaldiko txakur bati koska egin, eztenkatu, eta gaixoa ordu batzuk lehenago hil egin zen jaieguna izanda inongo eta inolako albaiterorik ezin topatu genuelako.
Sugegorria ihesi desagertu zen gure bistatik, baina Mr. bere praketan ezin kabiturik zegoen bera ikusi izanagatik, zeharo hunkiturik halako biztia bat sekula ikusi ez zuelako. Horrezkero Teodosio de Goñiren kondaira kontatzeko parada eman zidan, bertan azaltzen baita Herensugea, Asturiaseko Cuelebrearen antzekoa dena, nire ustetan izakia berbera da Europako mitologia guztietan, benetako suge beldurgarria topatutako sugegorritxoaren aldean. Eta Teodosio nafar jeloskor eta odolberoaren istorio deitoragarria hortzetik hortzera nerabilela, izerdi patsetan nenbilela, Berroztiraino heldu eta sarreran zeuden zabu herdoilduetara abiatu zen ziztu bizian jolasean egiteko, umea oraindio batere nekatuta ez zegoelako, benetan harrigarria, txundigarria. Ni ordea gurasoeneraino narrasean heldu eta ohean etzan egin nintzen lur jota.
Biharamunean ez nuen inolako dudarik, Mr gauza zen Berroztitik Gasteizaraino oinez bajatzeko Armentiako basoan barrena. Eta jeitsi jeitsi egin ginen Luis aixkidearen hanka igeltsuztatua ikustearren, errukitzearren, hau da, Zapateria kaleko bere etxeraino. Bertan egon ginen helduak hizketan zein garagardotan eta haurra etengabe jolasean jirabiraka, geroago aitajauna biok biltzera etorri arte. Gero gauean, berriro gurasoenean ere, Mr nire amaren ohe gainean ari zen saltoka zein txistuka telebistara begira, txun-di-ga-rria-, deabrua gorputzean, baliteke Mr. bera haur itxurako herensugea izatea, ez ninduke harrituko. Ni, berriro ere, ohera zuzen-zuzen joan nintzen logurak eskatuta, nire kasuan guztiz bitxia dena, ez baitut oso lo arina, egia esan ia gauero hirurak arte esna egon ohi naiz irakurtzen edo, baina bart ezin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario