lunes, 15 de noviembre de 2010

IA EZIN EKINEAN


Galdetzen didate noizik behin, jakiminak akuilaturik gehienbat, nik uste behintzat, ea euskaraz egiten diedan nire semeei. Nik erantzuten diet baietz ba, saiatu saiatzen naizela, maiz ere oharkabean hori baita nire barne gogoa edo, behin baino gehiagotan ohetik jeikitzen naizen hizkuntzaz, gogoeta handia egiten baitut euskaraz, erdara inguratzen nautenekin bakarrik erabiltzen dut, gainerako zati handi -handi bat, baina ez osoa, noski, irakurri, entzun, gogoeta egin edo dena-delakoa neurri handi batean euskeraz egiten saiatzen naz nola edo hala, hizkuntza arraro, elbarri eta txit gaitzetsi hau bihotz-bihotzez maite dut-eta, banaiz barne-euskalduna, hori existetzekotan noski, euskarari eusten diona ixilean. Bestalde badira ezagun eta lagun ditudanetatik euskaldun asko ia egunero/asteroko elkarri berri ematen diogunak euskeraz. Edonola ere, nire biziaren zati txiki baina enetako txit garrantzitsu bat euskaraz jorratzen dut halamoduz. Nire haur nagusiari euskeraz egiten diot goizetan batez ere, ia beti, bakarka gaudelarik, etengabean edo, eskolara bidean kotxez goazela, baina betiere ia alperrik, berak behin eta berriro arren erdaraz egiteko eskatzen dit-eta, behin eta berriro ez duela ulertzen, ez duela nahi, ez zaiola batere atsegin. Zertarako edo zer dela eta ekin, orduan semeak berak etengabe jartzen didan harresiaren kontra. Hemen, noski, Uvieun dena erdaraz dago, eta ez du ere telebista edo zenbait haurrekin euskeraz entzun/egiteko aukerarik, bere mundua erdalduna da, erabat, nik eskaintzen diodanak ez dio inolako baliorik, traba besterik ez baitio egiten elkar behar bezala ulertzeko. Eta hala eta guztiz ere ni gogotik atxikitzen saiatzen naiz ia egunero euskarazko zenbait hitz ikas dezan, nolabait sekula arrotz ez dakion, izan ere euzkarazko hitz banaka batzuk balira ere dezente neritzoke.

Hau guztia atzo irakurri nuenaren harira, hau da Karmele Jaso idazle gasteiztarraren artikulu hau Arabako Berriaren gehigarrian, Arabako Hitza. Oso artikulu gogoangarria, gogoetagarria, haurrak Gasteiz bezalako erdalguneetan euskaraz bizitzeko dituzten oztopo zein ezintasun guztiei irizten, zer-nolako esfortzuak edo alperrikako saioak egin beharrean daude guraso euskaldunak euren seme-alabek gure hizkuntzari nola edo hala euts diezaioten, zertan datzan benetako euskaltzaletasuna behingoz jabe gaitezen. Gehienok badakigu gure seme-alaba gehienen euskararekiko atxikimendua ez dela inoiz izango erabatekoa, benetakoa agian, baina nik uste etsiko genukeela bihotzekoa behintzat baldin balitzaie behin koxkortutakoan.

*ez dut modurik artikulutxoa kopiatzeko, beraz, nik uste joandako asteko Arabako Hitz.aren helbidea ipinita nahikotxo duela leitu nahi duenak, hau da, batek ere ez: http://www.berria.info/pdfak/araba/aleak/2010-11-12/index.html.

No hay comentarios:

Publicar un comentario