miércoles, 3 de noviembre de 2010
UDAZKEN MINEAN
Joandako domekan alde zaharreko kaleetan barrena, euripetik, tarteka zirimiri, marteka zaparrada. Kalian gora eta behera zeure auzo kuttunaren aldaketa etengabiari erreparetan, gero eta geixao gozaketan dozu, gero eta geixao erakarten zaitu aspaldiko partez. Bada benetan koxkortu zaren auzoa, sikiera gaztetan, gainerako guztiak bizileku hutsak, baia arima beti eroaten zeben parrandan alde zaharreraino. Badirudi aldaketa zoragarri honen erruaren parte handi bat Santamaria katedralan kerizpean gauzatu dala, berari esker aurrera atara dala duda barik. Orain ostera auzokokoak kexetan dabiz, eztutziela ezelako jaramonik egiten euren betebeharrei, auzoa gero eta txukunagoa dala, bai, baia geixenbat kanpokoei begira, bertokoei ostera eztutzie gauza handirik konpondu dalako berrantolaketa zoragarria hasi eta gero. Kexetan diela goikoek auzoan eskua sartu dabienez geroztik eskailera mekanikoak, museu barriak, etxaurretako pintada eder asko eta beste hainbat bitxikeria be jarri dittuela. Haiek ostera eztaukie oso oso aspalditik auzoko haurrendako liburutegi bat be. Esaten dabe etxakela ezelako jaramonik egiten udalekoengana joten dabienien auzorako eztakitx zeren eske, agindu aginketan dotzie danetarik, baia agindua bera haixeak daroia, lelenengo moduen jarraiketan dabelako.
Noraino egia dan ala ez nik ezin esan, zelan gainera, kanpoan bizi banaz aspalditik hiru astean behin bakarrik bueltatzen banaz sorterrira halako gauzetaz bertokoei adi-adi eginez nik aurretik be irakurritakoari gaineratzearren. Badakitx be behin eta barriro nabilela nire alde zaharreko kontuekin hizpide. Eztost ardura, eutsiko dotzat dakidan edozein hizkuntza edo berbetatan. Badakitx orain dala astebete Euskadi Irratian euskalkiz idaztan kontra bateronbat azaltzen zala, hizkuntza batasunaren kalterako edo dalakoan. Ezdot uste hainbesterako danik, mamizko gauzak, benetan garrantzizkoak, batuan idazten dittut, honen moduko txorakeriak ostera noizik behin eta gura izan moduan merezi dau, puskat arinago edo goxoago egite aldera. Gainera, halan egiten badot ba ea norbait ziriketan dodan jakiteko ei da, aber behingoan norbaitek idazten dostan euskeraz iraintzeko sikieran. Bada be Alde Zaharra nire literatura eremua neurri handi batean, halan behintzet erabaki dot nik, bertan edonun lez mota guztietako istorioak topa leikez, beraz txikitik handira alde zaharretik urten barik.
Udazken minean gaoz, bai urtaro edarra, domeka atsaldean pasiatzen genbiltzela, ia ilunpean argindarraren gastua murrizteko udal ohitura dala medio, Portalon inguruan ama bati aditu notzan ondoko berbak: ¿por qué le respondes en erdaraz a tu aita cuando éste te habla en euskeraz? Ene, erantzuna etzan bape erraza, ez haurran partetik ez inorenetik. Auskalo ze dala eta gure gaur eta atzoko ikastolakumeok erdarari ekiten dotzagun euskaraz ondo asko jakin arren, zer dala eta geure hautaketa beti errazena da, hau da, beti nagusian alde? Merezi dau hainbeste esfortzu edota gastu, dakixenok eztabe egiten, ez dakixenek ez dabe be ikasi gura eta gainera xaxatuta daukie euren burua ditxosozko baskuentzez. Ez al gare denbora zein dirua parrastan eta batezbe alperrik galtzen? Nik eztot uste, nik irizpidera bakarrik dakart.
Nik ostera oso gutxitan egin daiket, ez behintzat familia giroan hamen Oviedon ia ezinezkoa suertatzen jatelako, haurrari egiten dotzadan aldiro berehala betoskoa jarten dost, erdaraz egiteko eskaketan dost asturiar azentuaz aieneka.
Gabien egon ginen afaltzen arkupeko jatetxe baten, ardaua zein foie onddo baltzekin primerakoak, goxo-goxoak, merezi dau hau idazteak geroago gogoratzeko asmotan, bizia ikaragarri edarra ei da bapo-bapo afaldatutakoan, urteten dozu kalera eta bertan topetan dozun ia guztia gustetan jatzu, eta bazoiaz gintonik bat hartzera Andra Mari Zuria platzaren ondoko pijotegi txiker baina itxuroso batean bardin dotzu eztakit zenbat ordaindu behar, merezi dau zeure biktoeagas esne-mamitan zaozelako, aspaldiko ez moduan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario