sábado, 6 de noviembre de 2010
MERKATURA NOA, MERKATUTIK NATOR, BERTAN DAGO ENE GOGOA...
Merkatura noa merkatutik nator, bertan dago ene gogoa, onddo zuriak eta txirla ezin salneurri garestiagoan... Eta hau guztiau bailitzan dendariak onddoak hautatzen ari zela ea posible zen txapelarekin jartzea galdetu diodanean puto kasurik ez batere ez zutenak poltsaratu dizkit arin-arin, badaezpada. Benetan nazka emateko modukoa zenbait merkatariren gizalegea, bazoazkie zeozer erosi nahian eta bere saltokian berria zarenez gero edo marroa sartu nahi dizute kosta ahala kosta, ez die inporta begi aurrean duzuna batere gustuko ez zaizula argi eta garbi azaldu izanak, betosko ipini eta haiei bost, mugatzen dira entzugorrarena egitera eta listo, onddo txapelagabe, itsusi eta ia lehorrak saskira zuzenean sartu, eztakit zenbat bider garestiagoko kontua luzatu aurretik. Joan zait benetan behin betiko merkatura itzultzeko gogoa, entzute handikoa da, bai, Uvieukoa, baina iruzur handikoa ere salneurri zein bertakoren baten aiurrian errepatu ezkero, baliteke jeneroa ona, primerakoa edo, izatea, baina ezinbestean, larrutik ordaintzen duzu-eta.
Hori izan nire goizaren muina, orain ekin behar diot sukaldatzeari, ea nola suertatzen zaidan. Edonola ere, aprobetxatuko dut lasai ederra hartzeko, orain dela pare bat egun nahiko atsekabeturik, abaildurik, lur jota nabilelako, ezer egiteko gogo handi barik, etsi samarra eta ozta-ozta ohiko zulo beltzaren ertzetik bilin-bolan. Ez dut, ez nuen, idazteko gogorik, ez eta gogoko gai mamitsurik, dena hutsala iruditzen zitzaidan. Banuen Zabaltza edo Otegiren aferen inguruko zeozer idazteko asmoa, baina zertarako ote, nik diodanak ez baitu inolako zentzurik. Egian esan, ez diot ezeri zentzurik topatzen. Denak gogaitzen nau, dena bigitantzen zait hits eta ilun, nire amets eta asmoei muzin eginez, etorkizunaren beldur, oraingoaren morroi, iragana zama handia. Atsekabetzen naiz edozein huskeriagatik, baina jakin badakit nik hautatutako bizimodua ez dela batere erraza, nahikoa bihurria baino. Dena dela, edo agian horrexegatik ere, maiz ere dena bertan behera uztekotan nago, benetan aspertuta inora ez naraman bidea hartu izanaz, inolako aterramendu onik inondik ez dakusadana, ekinaren ekinez hutsaren hutsera bakar-bakarrik iritsi naizelakoan, zenbat eta ahalegin gehiago, gero eta eragin gutxiago.
Tira ba, badakit nola edo hala nire egunotako ondoezaren zergatia, zaharkitzen ari naiz, hori da guztia, adinaren nekea, helburuen hurruntasunak eragiten duen etsigaiztoa, betidanik naizen kakapirriaren ezinegona.
Ez dut lasai handirik topatu merkatuan, alderantziz, bertan ikusi zein nozitutakoak nahikotxo ere samindu nau. Nik uste lasaibide bakarra gauean topatuko dudala Nekeas eta Mitarte ardo botilen artean; geroa ohikoa baino beltzagoa litzateke kolore bereko ardorik ez balego, areago jan eta edateko lagunarterik ez bagenu.
*bestalde, gaur dugu txalotzeko berri bat Berriatik dakorkiguna, egunkari honen eskualdekako gehigarrien aurreneko argitarapena, nik ikuskatu ditut Araba zein Nafarrakoa eta oso atseginak begitandu zaizkit.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario