martes, 30 de noviembre de 2010
AUTANASIA LEIHOITIK BEHERA
Mario Monicelli gidoilari eta zinemagile italiarrak bere buruaz beste egin du, 95 urte zituela. Minbizia zuen eta ospitalean zegoela leihotik bota du bere burua. Italiako komediaren sortzaileetako bat izan zen.
Toscana eskualdean jaio zen Monicelli 1915eko maiatzaren 16ean, eta 1934. urtean jada bere lehen film laburra egin zuen. 1939 eta 1942 urteak bitartean hainbat gidoi egin zituen, eta 1949an lehen filma zuzendu zuen, Totò cerca casa. Italiako neorealismoaren lehen lerroan ez egon arren, bere zenbait lan lehen mailakoak izan dira, esate baterako, I soliti ignoti, Italiako komediaren lehen filma; Toto komediako aktorea, Vittorio Gassman y Marcello Mastroiannik parte hartu zuten.
Bere lan onena La grande guerra (1959) izan zen; film horrekin Urrezko Lehoia irabazi zuen eta Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen film horrekin. L'armata Brancaleone ere bere lan handien artean dago.
Honaino albistea, ni behintzat zur eta lur utzi nauena, bere buruaz beste egin du leihotik botata. Minbiziak jota, bai, gutxi falta omen zitzaion, ez zuen inondik ere sufritu nahi, zertarako hainbeste debaldeko sufrikario, hainbeste komedia ospitalean gora eta behera, ez zuen merezi bizitzari atxikitzeak, dena emanda bazuen Monicellik. Ezin dut asmatu, noski, bere burutik pasatutakoa, baina nik uste ageri dela uztez behintzat ondo eta luze bizi izandakoak ez zuela ezertan pairatu behar minbiziak eragindako oinazea. Nik ez, Monicellik berak badirudi ezetz, baina gure legeak bai, gure legeak ebazten du gure buruaz beste egin nahi izatea debekatua dagoela, ez dugula eskubiderik gure nahigabeekin di-da bukatzeko. Izan ere, ez gara gure buruaren jabe, agidanez estatuari zor diogu edo. Beti harritu egin nau suzidioaren debekuak, eta legegizona ez naizen aldetik beti galdetzen diot nire buruari zure buruaz beste egiten saiatu baina alperrik, hots, kale egitekotan, zer nolako zigorra erabakitzen du legeak, ba al luke eskubidea koitadua zigortzeko. Badirudi ezetz, batere ez, delitua osoro bete ez duenez gero, baina suizidioa behar bezala egin ezkero, posible al litzateke hilotza auzipetzea? Eta bada, nola ez, oso adierazgarria honetan beste hamaika auzitan bezala, Legea eta Eliza bat etortzea- Elizaren kasuan badakigu gure bizitza jainko batek emana dela eta ondorioz berak bakarrik ken diezaguke. Ezin argiago halako pitokerietan sinesten baldin baduzu jai duzu zure borondatearen libertadearekin, ez duzu eta kitto. Legearenean ordea ez da hain ageri, ez baldin bagara gure buruaren jabe, nork emango liguke baimena gure buruaz beste egiteko, Estatuak berak? Legeak dio ezin digula inork eman, ez dela inondik ere posible halako baimenik, bizitza kosta ahala kosta babestu egin behar dela/dugula, nahitaez, ez du inporta gizakumearen borondatearen kontra izanda ere, badago agindu etiko-moral edo ororen gainetik dagoela, hau da, gizakiaren gainetik, beraz, hor konpon, burua makurtu besterik ezin dugu egin...
Hau dela eta, nola ez goraipatu, goietsi, Monicellik egindakoa, badagoelako bere eginean oinazearen beldurretik ihes egiteko, hots, medikuek-eta halabeharrez eragingo zioten etengabeko kalbarioari muzin egiteko saioaz haratagoko mezu edo irakurketa bat, Monicelliren suizidioa gizonen legeari egindako purrustada bat omen da, benetako matxinada bat, baliteke azkena eta erabatekoena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario