sábado, 4 de enero de 2014

AHARIEN MODURA ETENGABE





Badut urte berrirako proposamen edo egitasmoa: ez naiz behin berriro sartuko bertako gauzekin zerikusirik duen inolako eztabaidaketan, hau da, gaur gero paso egingo dut EHko betiko leloarekin zerikusik duen ezer jendartean komentatzeaz, ezdut inolako zentzurik edo aterramendu onik ez baldin bada alperrik sumintzeko, asper-asper eginda bainago urteak pasa eta gero nork bere betiko ikus/pentsamoldeei trinko-trinko eusten baitie baita apur bat aldatu barik ere, zuk bezala pentsatzen ez duenari ez diozu ezertan arrazoia emango ezta ametsetan ere, berdin dio dioena zentzunezkoa den ala ez, ondo asko egiaztatuta, ez dator bat zure sinesmenekin eta kitto, ezin da zuzena egon legez, eta baldin bada senak hala esanda hobe duzu aditu ez bazenu bezala egitea, hobe duzu kontrakoak dioen guztia gezurtzat ematea aldez aurretik eta batez ere berak emandako datuei muzin egitea, zure pentsaerarekin bat ez datorren oro egin ohi duzunez, noski. Lubakia da herri honetako biztanle gehienen egiazko oinetxea, eta jakina, behin hara sartu ez zara sekula santan irtengo ea badaezpada hor kanpoan hotza dagoen, badaezpada jabetzen zaren hor kanpoan zurea ez bezalako munduak daudela, izan ere mundua zuri-beltzean ikustera kondenatuta egongo zara. Lubakia da nagusi eta joera hau ezta familia edo lagun artean bakarrik antzematen, baita kaleko aldian behingo hizka-mizketan ere, inor konturatu ez balitz bezala dena aldatu egin dela errotik eta ezinbestez indarkeria baztertu orduko, eta bada gero eta ageriago ere gizartearen beste hainbat arlotan, esaterako, euskalgintzan lubakia zabaldu baino ez da egin, betikoak daude eta sartzen diren berriak aurrenekoen ezpalekoak dira doi-doian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario