lunes, 13 de enero de 2014

ALAKRANARENA


Ez naiz ni batere EAJzalea, ez, baina aitortu egin behar dizkiot Urkulluri gaurdaino euskal politikari askok ez izandako duintasun eta ausardia, zeren, geldi, ezaxola, soraio egon beharrean inongo saltsa goritan sartu barik, batzuek eta besteek elkarri mokoka jardun bitartean, eta ordezkatzen duen herriaren desira nagusiaren jabe izanda, hau da, ETAren behin betiko desagertzea zein bakearen erabateko sendotzea, espainiar gobernuaren estrategia inmobilistari zein bere epaile morroien ebazpen sasi-demokratikoei aurre egitea erabaki egin baitzuen haren alderdikide zein zaleak ezker abertzalearen osteei gehituz igandeko manifan. Oso erabaki, dema, erronka ausarta zein arriskutsua, agian oso premiazkoa Madrilgo erantzun edo jokabide ulertezin edo maltzurraren aurrean, agian ere delako inmobilismoak euskal herritarroi eragiten dien egonezinaz asper-asper eginda, dena azken buruan pikutara joango den beldur batzuen zein besteen egoskortasunaren erruz. Eta bai, nik uste oso ohar argi eta larria, belarrondoko galanta, jaso egin zuela jaso behar zuenak. Hala ere, eta hor nonbait irakurritakoaren arabera, nik uste Urkullu eta bere alderdikoek beraiek ere oso bestelako ohar bat jaso behar dutela halabeharrez gaurgero larunbateko manifestaziorako adostutako nondik norakoak nortzuek aintzakotzat hartu ez zituzten behin asmatu eta gero, ondotxo asko baitakigu egia bakarraren jabe direlakoan daudenek zer nolako joera edo ohiturak dituzten, besteak beste akordioak gogara apurtzea haiek bai, haiek beti zuzen edo zilegi...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...