sábado, 11 de enero de 2014

DERETXONALIDERESARENA



Gezurretan nenbilke txunditutik utzi nauela esango banu, Aguirre derechonalideresak biltzeko eskubidea murriztea eskatu diola Rajoyri Durangokoa bezalako bilerak ekiditearren. Behin berriro gaurkotasunaren arabera legeztatu nahian? Baliteke, baina batez ere beste behin ere zirradakako politika, hau da, albisteek segun zer nolako zirrara eragiten duten jendearengan lege berriak proposatu jende horren behin behineko apetak kosta ahala kosta asebetetze aldera. Hori ematen du gure gaur egungo politikarien ideologia bakarrak, kosta ahala kosta ateramendu elektoral hutsak, eta ahalik gehien, lortzea egunkariaren laguntzaz eta betiere sentimendua edo senaren aurretik. 

Ala agian ez, baliteke Aguirre derechonalideresaren asmoa haratago joatea, hau da, ETA bera dagoeneko ez izatea eta ala eta guztiz ere balitz bezala jokatzea oso bestela ateramendu bat ateratzeko asmotan, hau da, euren neurriaren araberako legeak ETA beti aitzakia, ETA dagoenako egiazko mehatxurik ez denean, baina bai aparteko bitarteko, baliabide aspalditik gogoan duten erantzunik gabeko gizarte hori nola edo hala eskuratze aldera, ezer errotik aldatu ez balitz bezala, gezurra, gezur hutsa. 

Badira egunak, bai, denetarik asmatzeko gai garela...

No hay comentarios:

Publicar un comentario