jueves, 30 de enero de 2014

ALUA, BILOA,




Pubiseko ilea? Ikaragarria baldin bada atzo Gasteiza gentozela honen inguruko eztabaida bat aditu genuen irratitik. Ez dakit ba, baina noizik behin merezi du halako gauzak aditzea. Atzo arrastian nik behintzat herabeak goitik behera depilatzen direla asmatu nuen, baita heldu asko ere. Txundigarria ez bainaizela fijatzen nire albokoak depilatuta dauden ala ez; eta neska kontuetan zer esanik ez nire ezagumena gero eta oso murritzagoa baita ditxosozko monogamiaren erruz. Edonola ere, gauza asko eta baten bat interesgarri ere entzun nuen, besteak beste ni bezalako hartzak, hau da, apurtxo bat bilotsuak garenok, oso ondo kotizatuta gaudela gai helduen artean emakumezkoen merkatuaren aldean, egungo eme gehienek bilo barik nahiago gaituzte eta, denok efeboak izan behar bagenu bezala. Bada, jakina, oso aintzakotzat hartzeko berri bat, batez ere gerora begira ezin baita inoiz jakin norantz eroango gaituen gure patuak, besteak beste nik behintzat aldatzeko, eta batez ere sekula gainontzekoen txorakerietara mende egiteko, gogo zipitzik ez dudalako. Bestalde, eta jardunean oso lagun jakitunek parte hartu zutenez gero, Arteaz ere mintzatu zen, eta nola ez, jendearen itxurazalekeria neurtzeko ezin aproposoagoa den Courbeten koadru famatu eta benetan zoragarri hau, "L´Origine du Monde", hizpidera atera egin zuten; nire ustetan eztabaidaren gakoa zertan datzan ondo asko erakusten duena, hau da, nortzuk zuzen gauden.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...