jueves, 23 de enero de 2014

TXIROETAN TXIRO



Eta Oxfamen txostena irakurri eta gero bere lagun liberal eta eskuindar peto-petoari begiratu egin zion sudurra zimur-zimur.


-Ez al duzu zer esanik?
-Bai noski, txosten horrek ondo asko erakusten du norainoko gogorra eta erabatekoa den gaur egun pairatzen ari garen tirania soziodemokrata.
-???
-Bai lagun, munduko aberatsak dira gizabanakoen arteko berdintasunaren alde lan gehien edo ondoen egin dutenak, beraiek dira egiazko sozialistak.

Laguna, zer esanik ez, beste behin gogoetatsu geratu egin zen bere lagun liberal eta eskuindarrari ezer ulertzen ez ziolakoan. 

"Londresen eman du ezagutzera Oxfamek bere txostena, eta nabarmendu du munduko aberastasunaren %46 biltzen duela gutxiengo aberats horrek. Eliteentzat gobernatzea: bahiketa demokratikoa eta desoreka ekonomikoa txostenean zehaztu duenez, 81 bilioi euro kontzentratzen da aberats horien eskuetan, eta horrek inoiz ez bezalako desoreka ekonomikoa dakar, "aberats eta pobreen arteko desberdintasunak atzeraezinak bihurtuz". Gainera, deklaratu gabeko dirua aintzat hartuz gero aldea askoz ere handiagoa dela dio."

No hay comentarios:

Publicar un comentario