Baietz ba, primeran dagoela eta nahi adina delako 2014 Hiriburu Gastronomikoarena eta guzti nire hiriko ostalari handinahiendako, bejon deiela, nik beti denon onuraren alde, noski baietz. Baina, badago gauza bat, ohituratxo bat, Arabako Errioxako ardoaren hiriburua ere izan nahi duen hiri honetan benetan atsekabetzen nauena, behin eta berriro asaldatzen nauena egia esanda; ba al da modurik ardoa ez gordetzeko, gutxienez ardo ondua edota erreserbakoa, urtekoa aldiz berdin dit, Gasteizko taberna gehienetan gorde ohi duten bezala, hau da, botila behin ireki eta gero kortxoa berripini, gehienetan arin-arin botilatik etengabe zerbitzen ari direlako, eta ondoren izozontzi batean lasai-lasai laga? Nik uste baietz, bai behintzat ardo kopa bakoitzeko 2€ kobratzekotan, botilok behin ireki eta hain modu kaxkarrean itxi eta gero airea sartzen baitzaio nahitaez, ardoa egunak joan ahala ozpintzen doa, eta hori baino ezta gaur enegarrenez ere suertatu egin zaidana Mitarte ondu bat eskatu dudanean behartuta, hau da, barraren atzeko apaletan irekitzeko beste upategi bateko botilarik ikusi ez dudalako. Hau da, beraz, nire ekarria ditxosozko hiriburuaren eskaintza gastronomikoa taiuz hobetze aldera....
jueves, 30 de enero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario