"Horrela, sagardo, txorizo, odoloste, bakailao tortilla, kilo erdiko txuletoi, Idiazabalgo gazta, intxaur, irasagar eta jarraian etorri ziren kopa patxaranekin batera, Eskoziako nortasuna eta historiaren gorabeherez gain Castelaori buruz, muñeiraz, El Gaitero sagardoaz eta Irlandako bake prozesuaz hitz eta pitz egin genian, zentzugabeko asmakizunak, gezur borobilak, pitokeria hutsak esateaz nekatu arte, apurtxo bat ikaratuta ere niregan ezohikoa zen berba-jarioaz. Horregatik, eta inguratzen ninduten mutiko kozkorrek arrenka eskatzen zidatelako ere bai, gaita hartu eta, harik eta goizeko ordu txikietara arte, eta harrezkero patxaranaren eraginez edo, lur jota erori arte joka egon ninduan hain harrera eta arreta ona emandako baserritar jakingose eta atsegin horiek nire musikaz nahi beste goza zezaten."
lunes, 14 de septiembre de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario