viernes, 11 de septiembre de 2015

KANTU ZUZENAK...



Ezin sinetsirik nago honako albiste hau irakurri eta gero. Doala aldez aurretik ez naizela fededuna, ateo "praktikantea" baino, hau da, fedeari uko egin ezeze, elizak barrutik miresteko baino ez ditut zapaltzen, ez ditut nire bi semeak bataiatu, ez dut elizara jo ezkontzeko, ez eta nire aitari inolako hileta elizkizunik egiteko ere; izan ere haren zerraldoaren gainetik gurutz bat kentzeko agindu behar izan nien funerariakoei. Hala eta gutiz ere, guztiz lekuz kanpokoa, zentzubakoa, begitandu zait gorago aitaturiko berria:

"Urteroko legez, ekitaldiaren hasieran, EHUren abesbatzak parte hartu du. Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute."

Jakina, honen kontura, hau da, gure tradizioko kantuei egindako inausketa inozo honi buruzkoa, dezente jorratzeko dago. Tradizioa tradizio baldin bada gauzok antzanitik gure arbasoek sortu bezala jaso ditugulako omen da. Bestela, eta dagoeneko zuzenkeria politikoari zeharo men eginda, zer dela eta ez aldatu ere Maritxo Nora Zoaz kantuaren letra alkoholismoaren borrokaren barruan edo:


"Maritxu nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
LARANJAZKO ZUKUA
Biak edango degu nahi degun guztia."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...