jueves, 10 de septiembre de 2015

INOR BAINO ZAHARRAGOA IZATEAREN GARRANTZIA...



"Azken ikerketen arabera, euskaldunon jatorria ez dela uste bezain antzinakoa". Ondo ba, datu guztiz interesgarria, batez ere Historia eta maite dugunondanko. Alabaina, kazetarioi ez bide zaie asko datu zientifikoa izan, ez, haietariko askok zerbait gehiago gaineratu dute albistea nolabait erakargarriagoa egitearren edo: “Azken ikerketek nazionalistentzako horren desiragarria ez den errealitatea agertzen dute, epika faltarik ez badu ere”. Baina, hori egia al da? Hori ez al da datu historiko/antropologiko huts bat iragana ulertu ahal izateko eta kitto? Euskal Nazionalismoak oinarritzen al du egiatan bere ideologia, hots, aldarrikatzen duen burujabetasuna, euskaldunen aintzitasunean, milaka mende gora edo behera? Edo bestela esanda, hain kaikuak al dira "gaur egungo" euskal abertzaleak euren aldarrikapenak halako bitxikeria antropologikoetan edo oinarritzeko, horrek nolabaiteko garrantzirik, eraginik edo bailuen gaur egungo euskal gizartearen egunerokoan? Baliteke Ocho Apellidos Vascos filmeko arrantzale oies, ezjakin eta ahoberoa bezalako baten bat, noski baietz, denetarik baitago itsasoan. Edo bestela esanda, non, noiz eta nola aldarrikatu eta argudiatzen du euskal nazionalismoak erabakitzeko eskubidea euskaldunen ustezko edo balizko aintzinatasunean? Esan al du norbaitek, hau da, buruzagi abertzaleren batek euskadunok katalanek, galegoek, korsoek edo eskozierrek baino eskubide handiagoa, lehentasunezkoagoa dutela zaharragoak direlako? Ez du buru-buztanik, guztiz erredikuloa, zentzugabekoa ematen du. Bai, baina hala eta guztiz ere espainiar hedabide askok adierazi egin du haren poza Atapuerkako ikerkuntzak euskal abertzaleen aldarrikapenak nola edo hala kolokan ipini ote dituelako. Nortzuk dira, beraz, euskal nazionalismoaren ikuspegi etniko, xenofobo eta batik bat historizista garbia dutenak? Nortzuk dira historia, aurrehistoria oraingoan, baliatzen dutena argudio gisa? Beldurrak nago nazionalismoari aurre egiteko taiuzko argudioez egin beharrean, hau da, pisuzkoak, zentzunezkoak, egiazkoak, gaur egungo nondik norakoetan oinarrituta, aspaldiko topikoak gurago dituzten errazagoak, azkarragoak, direlako etsaia kosta ahala kosta gaitzesteko, gutxiesteko. Beldur naiz, bai, Espainian aurkakoaren argudioei aurre egiteko errealitatea gogara mozorratzeko joera itzel hedatua dagoela, hau da, taiuzko argudioei muzin egin nahiago dela apropos eta doi-doi asmatutakoen aldean dagoen maila intelektual eskasa enegarren aldiz agerian utziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...