Ba bai, horrelakoak dira gauzak, inbasioari aurre eginez eta gogotik ere, Ispanistaneko hainbat taberna zulotan tokian tokiko ahoberoenek etengabe aldarrikatu bezala hain zuzen, azienda balira bezala tratatu egin dituzte, kolpeka, ahozabalok eskatu bezala, pikoleto buru bati aditu diot orden kontua dela, nola edo hala ezarri behar zutela nahiz eta etorkinak baino ez egon zeuden lekuan, eta hori lortzearren egiazko mehatxu bat balira bezala auskalo nortzuen bakerako, gasez zein pilotaka oldartu zaizkie txapelokerrak Ceuta aldean, errukigabe. Bederatzi hildako erasoaren ondorioz, gure ongizatea edo agian gure kristau zibilizazioa ere babestearren, noski. Merezi du gertatutako hau gogoan izatea gure aldamenean etorkinen kontra eta ezin zakarrago ari den norbait izango dugunean, merezi du gogoeta egitea norainoko bihozgogorrekoa, gupidagabekoa, lotsagabekoa izaten ari da gobernu honen munduko behartsuenekiko jokabidea, eta merezi du behin berriro ere gogoratzea Estatuko indar polizialen jardunak zer nolako antza gero eta handiagoa duen, beti izan ez baldin badu jakina, delako hesiaz bestaldeko morokiar poliziarenarekin, besteak baitira beti gaiztoak, etxekoak inoiz ez...
viernes, 14 de febrero de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario