viernes, 7 de febrero de 2014

ENBATA



Itsasoaren indarra kostaldearen kontra, itsasoko 

olatuen bortitza hiri zein herri inguruko labarren 

kontra, olatuen lantzean behingo neurrigabekeria 

apartsua herriko moilaren kontra. Lehorrekoentzat 

ikuskizun aparta, neguko naturaren xarman

arriskutsua, bai, baina betiere kostaldeko hiri eta 

herrietako itsas-pasealekuetatik salbu badaezpada, 

ondo babestuta zipriztinak soinekoan izan ohi dira 

arriskurik handienak. Itsasoko jentearentzat ostera, 

"despeskatzeko" egunak, egun txarrak beti, aspaldi 

sikieran, txikitan behin baino gehixotan gure aitaren 

senitartekoen herriko moilan udaretan andriak 

sariekin landalan ikusten noan bezela: despeskatzen. 

Ekaitza, enbata, galerna, lehen nintzan haur hura eta 

orain naizena naizela betiere ikaratzeko, txunditzeko, 

atsekabetzeko modukoa, hots, ikusmiran liluraturik 

hutsaren hurrengoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario