lunes, 9 de junio de 2014

EGUNKARIA



-Eta EGUNKARIAren aferaren kontura zer? Batere ez, dagoeneko preskribitu egin da, bukatu da akabo. Baina ez al da eskandalagarria egunkari horren inguruan gertatu den oro, hainbat arduraduni egindako torturak barne? Nola da posible ustez demokratikoa den Espainiar Estatuan halako bidegabekeria suertatu izana, hau da, egunkari bat goitik behera hertsi izana eta bere arduradunak torturapean eta guzti izatea? 


-ETAkoak zirelako.

-Inork ezin izan du halakorik frogatu. Izan ere, hainbeste oinaze pasarazi eta gero aske utzi egin dituzte.

-Berdin dio, ez du inporta egiatan ziren ala ez, hori da espainiarrei sinestarazi egin dieguna, horrenbestez hori da euren ustea eta horrexegatik ere inori ez zaio inporta EGUNKARIAren inguruan suertatu dena, ETAkoak direlako edo bailiran. 

-Baina hori lotsagarria da, eta gainera erakusten du ondo asko dena komedia hutsa izan zela Garzonek agindua eman zuenean.

-Bai, eta nori axola? Gogoratu: euskarazko egunkari bat zen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...