miércoles, 4 de junio de 2014

HASIER LARRETXEA



Atsegin dut Hasier Larretxearen poesia, itzel. Nire aburua da, noski, baina euskaraz irakurri izan ditudan pertsonal edo libreenetarikoa (eta honi dagokionez esan behar nuke besterik berdin edo gehiago topatu ez baldin badut ziurrenera nire errua omen dela). Areago, aitortu beharrean nago Hasierrenganaino ekarri ninduena Azken Bala izan zela lehenengo eta behin. Hasierren poesia bada berez kitzikagarria hainbat motibogatik, hori asmatu dut gainerako liburuak leitutakoan, baina Azken Bala irakurri ahala hunkitu ez ezik harritu ere egin ninduen Hasierren balentriaz geurean tamalez hain gutxitan (berriro diot nik dakidala) pairatzen ginen bortizkeriaren kontrako bertsoak paper gainean jartzeak. Bertso benetan zirragarriak azalez behintzak hain zuzenak, zorrotzak, motzak, gordinak izanda, agian esan behar zuena hala baino ezin zirela esan, gordin-gordin, agian ere bazelako garaia gauzak gordin esateko. Eta alde horretatik ere ez dakit nik inondik inora zer nolako sosegu falta zaien bertsooi: “Erre ezazu autobusa./ Erre, kutxazain automatikoa./ Erre, zaborrontzia./ Erre ezazu auzo guztia./ Herria, hiria./ Basoa.// Su horretan zu erre baino lehen”. Bitxiak benetan hainbat euskal kritikarik liburuari jarritako erreparoak, batik bat hauen aitakeria kutsu nabarmena, haren desatseginaren egiazko motiboak esaten ausartzen ez denarena. Edonola ere, badirudi Hasierrek tribuaren mito bati eraso egin ziola zirt-zart. Laburbilduz, ezker abertzaleak urtetan sustatu eta lagundutako bortizkeriaren kontra bertsoak jarri eta borobildu izana, Edonola ere gaur BERRIAN Hasierri egindako elkarrizketan ere berak oso argi eta garbi esan ditu esperantzarako guztiz ederrak diren hitzok: "Nabari da Euskal Herria beste ziklo batean dagoela. Irekitasun ziklo batean, "errespetuaren eta elkar ulertzearen aldetik; pertsonen ongizatearen alde."

Hau guztiau esanda ere, nire jatorrizko asmoa zen Hasier Larretxearen liburu berriaren berri ematea, LARREMOTZETIK. Nik espero dut laster eskuratu ahal izatea. Bien bitartean ordea hona hemen mokadu modura BERRIAren elkarrizketa, Brokebaztan Mountain txorakeria alde batera utzita, jakina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario