miércoles, 18 de junio de 2014

PIPERPOTOA


Piperpotoa nonnahi Oviedoko kaleetan, zer esanik ez taberna barruetan edota jende asko eta askoren paparretan. Ezer berririk ez, gauza guztiz arrunta gaur espaniar selekzioak jokatuko baitu; izan ere bere etorkizuna jokoan dago. Piperpotoa edonon ere Madril aldean, agian are barreiatuago, bertako alkateak aldarrikatu baitu biharko koroaketaren omenez edo. Badirudi Madrileko udalak berak hamaika bandera banandu egin duela dohanik madrildarrren artean balkoietan eskegi ditzaten, zenbait udaltzain edo udal langile etxerik etxe joan dela auzokoei piperpotoak eskegitea gogoratzeko, aholkatzeko. Badirudi ere Ana Botellari Madril hiria piperpotoez estaltzeko zenbat gastatu duen galdetu egin diotela, eta berak ez zekiela, ez zuela jakin beharrik ere, galdera guztiz lekuz kanpokoa xzela benetan inporta zuena atzoko ospakizuna delako. Berdin die Botella eta erregezale amorratu enparatuei Espainian aspaldi ez bezalako miseria dagoela, euren gobernuak egindako diru murrizketak hainbat giza arlortan; noski, hori hutsaren hurrengoa da printzipioz, eurak egiazko abertzaleak dira, hori baita gizalegezkoa, eskerronekoa, zeren eta Espainiako Erresuma honetan ondo asko baitakigu zein zen munduko begirune osoa merezi duen abertzaltasuna eta zeintzuk ziren guztiz gaitzestekoak..

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...