Estadistika arina eta zeharo pertsonala duela pare bat ordu egin dudana kotxea etxeko garajera sartzerakoan. Hau da, garajeko ateraino iritsi, igotzeko botoia sakatu eta atea ezari-ezarian zabaldu ahala garajetik irteteko kotxe ilada luze bat zain zegoela ikusi bezain laster. Orduan atzeruntz egin dut nire kotxeaz garaje barruan zeudenak lasai asko irten zitezen eta batez ere nireari igarobide uzteko premiarik ez zezaten. Garajetik irten eta nire aurretik hurrenez hurren igaro dira bospasei kotxe. Izan ere, ezin sinetsirik nengoen zenbat kotxe zegoen ni garajera sartzekoa nintzela. Baina tira, banan-banan irteten hasi orduko bospaseiotariko zenbatek keinu batez eskertzen zidan adi-adi egon naiz. Bospaseiotarik bik baino ez digute agurrik egin eskerron modura, gainerakoak nire aurretik igaro dira begiratu ere egin gabe. Txorakeria hutsa? Baliteke, baina aspaldi ari naiz antzerako estadistika arin eta txoroak egiten nire auzokoen gizalegearen kontura, hots, garajean, eskaileretan, igogailuan, kalean... eta emaitzek argi eta garbi adierazten didate gizalegea oso-oso makala dela nire auzokoen artean, eta hau batik bat nire adinekoen artean.
jueves, 12 de junio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario