viernes, 6 de junio de 2014

XELEBREA


Gauza benetan xelebrea, iaz erdaraz idatzitako nobela beltz bat berrikusten, zuzentzen ari naiz, aspaldi bildali egin nuen hainbat argitaletxera aurreneko zuzenketa egin orduko. Gaur hots egin didate argitaletxe batetik esanez atsegin zaiela, argitaratzeko modukoa dela; baina ni, azken egunotan jo eta ke zuzentzen ari naizela, bidali bezala inondik inora ez, gauza pila zuzentzeko, aldatzeko dagoela. Balizko editoreak, berriz, ezetz, ez dela hainbesterako, premiazkoa; eta ni, jakina, sudurra zimurtuta, telefonoaz bestaldean dagoen ahotsari muzin eginez, zer nolako maila eskasa edo auskalo zer besterik gizon honena nire buruari galdezka. Tira ba, mesfidantza lege.

No hay comentarios:

Publicar un comentario