viernes, 20 de junio de 2014

ZEINTZUK DIRA BENETAKO ANTISEMITAK?

Antisemitismoa ezta estatu israeldarraren erabakiak kritikatzea, are gutxiago estatu honek ilegalki eta batik bat Nazio Batuen ebazpenen kontra okupaturiko lurraldeetako palestinar biztanleak defactoko apartheid batean bizi araztea, hauen kontrako etengabeko zapalkuntzari eustea terrorismoaren leloa estakuru edota Hamas bezalako erakunde terrorista eta fanatiko bati aurre egiteko asmoz palestinar herri xeheari oldartzea ezin bortitz zein errukigabeago, naziek okupatutako herrialdeetan egin ohi zutena hain zuzen ere. Eta hau guztiau denon begien aurrean dagoen helmugara iristeko: Israel Handia eraikitzeko palestinarrei lapurtutako lurraldeetan.

Antisemitismoa herri judu eta arabiarrak gutxiestea da arraza kontuak direla medio, biak semitikoak baitira. Horrenbestez ez du zentzurik ahularen alde, zapalduaren alde, baztertuaren alde egiten duzunean, hau da, palestinarren alde, antisemita zarela leporatzea. Alde horretatik, gainera, egiazko edo jatorrizko antisemitismoa litzateke juduen alde egitearren arabiarrak, palestinarrak zehatz-mehatz, arbuiatzea printzipioz guzti-guztiak terroristak, fanatikoak edota gutxienez judu hiltzaileak eta direlakoan euren arrazak eraginda. Antisemitismoa omen da, beraz, palestinar zein gainerako arabiar auzokoekin inolako bake konponbiderik posible ez dela erabakitzea hainbat buruzagi israeldarrek maiz aldarrikatu bezala.

Hala ere, antisemitismoaren leloa hainbat eskuindarren ahotan ari da etengabe Israel Estatuaren jardunaz gaizki esaka egiten duzunean, bedin dio zuk judu herriaren kultura, historia, literatura, hizkuntzak eta gogotik maite edo miretsi egiten baldin badituzu. Erredukzionismoak erreduzionismo, benetan harrigarria, susmagarria, gogoetarria da Europan bertan ez hain aspaldi juduak errotik gorrotatzen zituztenek, egiazko antisemitak zirenek, alajaina, halako argudio petralak zelan erabiltzen dituzten gaur egun etengabe palestinarren eskubideen alde egiten dutenen kontra, batik bat Hamasen terrorismoaren aldekoak direla egotzita. Ageri da hainbat bider plazaratutako salaketa, oraintsuko egiazko antisemitek badituzte beste semita batzuk juduak baino gehiago gorratatzekoak, beldurtzekoak akaso. Badituzte euren judu berriak, bai, arabiarrak, musulmanak, eta hau guztiau gutxi bailitzan Israel Estatua ekialdeko erresuma gurutzatu berria delakoan omen daude, eta beharbada horrexegatik ere barkatu eta baimendu egiten dizkioten arabiar semita madarikatu, arriskutsu eta betiere susmagarrien gaineko bide/neurrigabekeria guzti-guztiak. Zeintzuk dira beraz benetako antisemitak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...