miércoles, 3 de abril de 2013

ASPERRA



ASPERRA du euskaraz idazte arin naizen liburua, asperra baita azken hamarkadetako emaitza hainbeste bidegabekeria ikusi eta nozitu eta gero terrorismoaren kontura. Hau da nire azken liburuaren ardatza eta horretan ari naiz landalan. Hala ere, asperra bada ere gero eta gehiago sentitzen ari naizela azken asteotan albistegiek helerazten digutenaren kontura, ia egunero gure oraingo petral eta ustel honen berri ematen baitigute, etengabe, edozein arlotan edo alderdiren kontura. Denetarik dugu zaborrontzi bilakaturiko herri alu honetan. Denetarik eta gainera parrastaka, hots, mota guztietako ustelkeria, bortizkeria, gehiegikeriak eta batez ere itxurakeria... Eta honen aurrean zer egin, badirudi gutxienez gure sumina aldarrika egin beharrean gaudela, edonon, etxean zein kalean, lagun zein auzo artean, ahoz zein idatziz. Bai, honek guztionek balio digu nolabait asetzeko/lasaitzeko haserre hori, barrenak behin hustu eta gero nortzuen alde argi eta garbi gera dadin badaezpada, jakin dezatela gu egoera nazkagarri honen kontra gaudela, lotsagabekoak bestetzuk direla.

Baina egin al genezake besterik? Baliteke baietz, noski, badago jende pila jardunean dagoela desjabetzeen kontra, boteretsuen bidegabekeriak salatzeko erne, edozein gehiegikeriari aurre egiteko prest. Badago kalea hor ere bertan geure amorrazioa aldarrika isurtzeko, ahal dugunean, gure eguneroko betebeharrek lagatzen digutenean. Hala eta guztiz, eta halakoak, guztiak behintzat ez, zeharo alperrikakoak direlakoan egonda ere, hauetariko askok politikarien zenbait ebazpen edo jarrera aldatzea lortu egin baitute nahitaez, badakigu, edo sumatzen dugu gutxienez, hau guztiau errotik aldatzeko ekinaren ekinez ez ezik, baita ezinbesteko eta erabateko erantzun baten premia dugula ere, eta ez naiz antzinakoen moduko iraultza batez ari, egiazko aldaketa batez baizik, noiz edo noiz eta aukaslo nola, non eta nortzuek, sortu behar dena halabeharrez, gauzak dauden moduan ezin baitira jarraitu luzarago, bestela akabo, bestela nagusituko dira betirako desastrea, lotsa edota sumina, arlo guztietako beherakada etengabekoa bilakatuko da, eta eragin duten, gehiengoaren ezbehar eta gabeziez profitatzen direnak, herri xehearen premiatik etekinak ateratzen dituztenak, gure gain bizi diren bizkarroi multiaberatsak, garaituko dira behin betiko.

Eta artean, erantzuna noiz helduko zain gaudela, auskalo, baten batek daki Peppe Grillo edo Siriza alderdi baten irudian edo, zer egin, nola eutsi, noren gidapean, egunero gure bizimodua eta gure duintasuna gero eta zatarragoak, zikinagoak edo zekenagoak bilakatzen dituztenenean? Horrexegatik diot aspermendua nagusitzen ari dela arlo guztietan, gogait eginda gabiltzala munduan zehar, egunak pasa eta batez ere albisteak irentsi ahala, egunez egun ohitzen ari baikara bidegabekeriotara, egunez egun dagoena gero eta arruntago begitantzen zaigulako, gertuago, gureago, geure errealitatearen parte saiestezina. Orduan samina eta tristura nahasten dira eta ondorioa da asperra, oraingoz behintzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...