lunes, 1 de abril de 2013

PASARTEAK: AZOKA I



Beste behin ere nire hiriko alde zaharreko kaleetan egungo azokarako propio atondutakoari harri eta zur erreparatzen diot. Bagoaz –eskerrak kalea jendez mukuru betea egonda zaindariak lantza puntaren laguntzaz bultzaltzen ez nauen- Zureria kalean gora, eta jendearen garaiko mozorro ikaragarri benetakoez gain –eta txalotzeko modukoa da ere antolatzaileek halako gauzetarako oso emanak edo zaleak ez diren nire auzoak egun Ertaroko soineko, oinetako zein kapelez jantziak kalera irteteko konbentzitu izana- etxeak goitik behera itxuraldaturik begitantzen zait: ohikoa baino txikiagoak, oro har bizpahiru solairutakoak, gehienon aurreneko biak harlanduez osatuta eta gainalde ia guztiak zurezkoak edo zurezko egituran sartutako bistako adreiluzkoak, hauetako asko ere karez estalita. Bistan dago kaleko aurrealde gehienak Alde Zaharrean artean zutik geratzen diren alforja izeneko etxeak erreskadan ugaltzeari ekin diotela Azokako antolatzaileek Ertaroko eitea hainbat zintzoen, zorrotzen, zorionekoen sortu nahian. Eta gutxi balitz bezala ere, badirudi Azoka egunotan kale zein plazetan barrena jarri ohi dituzten txosna edo saltoki trauskilen ordez etxeetako bebarruez baliatu direla Ertaroko merkataritza hiri bateko bizigiroa gero eta egiantzekoagoa egitearren. Kalean gora goazela Ollanda dorretxeraren parera iritsi eta honen itzalpean dagoen bebarruko lantegi batera sarrarazten nau nire zaindariak.
 
—Martin! Martín García de Olarte, hona hemen zure semea aldarrikatzen den arlote bat –oihu egiten dio bizkarrez eskuzerraz lan eta lan ari den agure bati.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...