martes, 30 de abril de 2013

IRRATIA


Goizero entzuten dut Euskadi Irratia interneten bidez nire bulegotxoan ordenagailuari atxikita nagoela. Gaur goizean sintonizatu bitartean entzuleek irratiaren weborrian utzi ohi dituzten mezuak leitzeari ekin diot ezinbestez, ahotsari azaltzen kosta egin baitzaio luzaz. Gehienak kexu ziren irratia interneten bidez gaizki entzuten zelako edota ez zutelako modurik harrapatzeko. Gehienak ere euskaraz espero bezala, euskarazko hedabide bat delako, noski. Alabaina, besteka beste gaztelerazko mezu bat azaldu zait, zera zionena:

-Escucho desde Colombia y no entiendo euskara.

Jakina, hau irakurrita gogoeta egin behar izan dut nahitaez. Zer dela eta halako mezu bat, zer adierazi nahi zuen lagun kolombiarrak: "Euskarazko irrati bat harrapatu dut ezustean, baina laster jabetu naiz ez dudala hitz bat ere ulertzen, mesedez konpon iezadazue problema", "Kolonbian nago eta hau da harrapa dezakedan irrati bakarra; baina euskaraz dago, lagundu", "ez nekien ezin nuela euskera ulertu!". 

Auskalo, baten batek daki, baina, ziur nago behintzat lagun kolonbiar honek ez duela inondik inora halako mezu bat utzi asmo txarrez, destainaz edo. Hala ere, nik uste oso bestelakoa izango zatekeela mezu hori bertako erdaldun elebakar batena izan balitz. Orduan bai, orduan ziurrenera ya están estos cabrones de nacionalistas (eta hemen uler dezagun gaztelera ez den beste edozein iberiar hizkuntzaz egiten duena, portugesak barne) queriendo imponer su puto euskera edo antzerako zerbait idatziko zukeen. Aurreritziak aurreritzi, noski.

1 comentario:

  1. Aupa Txema! Euskaraz dakiten beste kolonbiarrei buruzko aipamen bila nenbilen, alperrik, eta hara non zure artikulu hau topatzen dudan. Asko gustatu zait, izan ere, nik kolonbiar espontaneo haren antipodetakoa naiz. 1998an uhin motzeko irratiari esker euskara aurkitu eta berarekin maitemindu nintzen, menperatu nahi izateraino gainera. 2014an bideo bat igo nuen euskaraz eta beroni esker gero EHra bidaiatzea lortu nuen. EHan etorkin askorekin egin nuen topo(beste kolonbiar batzuk barne) eta penagarria zen euskarari dioten muzina ikustea, bai haiek eta bai bertako pilo batek, beraz oederki ulertzen dizut. José Miguel dut izena eta euskaltzale amorratua naiz, EGAduna orain. Hona hemen nire YouTubeko kanala. Bersarkada bat!https://www.youtube.com/user/josemiguelpolyglot/videos

    ResponderEliminar

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...