lunes, 29 de abril de 2013

MINSORRA


Atzo arratsaldean Laudioko idazle batekin "ziberrizketan" ari nintzen emazteak beheko solairutik hots egin zidanean, bajatzeko eskatzen zidan auskalo zera ikusteko. Euskal pilotako partidu bat ikusten ari zen nire harridurako. Bai, nire bikote asturiarra Nitrotik ematen ari ziren goi mailako partida ikuska ari zen lehenbizikoz; "noiztik dun hik gogoko pilota?" Hasia zen partida ikusten zanpinga egiterakoan topatu egin zuelako ustekabean, eta nik bai gogoko dudanez gero, txikitan erdipurdiko pilotaria izan nintzen-eta, elkarrekin ikus genezan nahi zuen: "bestela egun osoan feisbukari atxikita emango zenuke...". Hala ere, hots egin zidanean ikustekoa ez zen partida, lurrean etzanda, garrasika, minaren minez uzkurturik ari zen pilotaria baino. Bazen aspaldi, gainera, patu gaiztoaren minsorra norbaiten begitartean hain nabarmen ez nekusala.

-Berasaluze gaixoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...