jueves, 25 de abril de 2013

PASARTEA: BORREROAK BADITU HAMAIKA AURPEGI


Ilusio egin dit Barrundiako liburutegiak nire liburuetariko bat gordetzea; pena ez dela udalerriko bertako herrixka bat azaltzen dena, atal oso batean hain zuzen ere.

"Gaixoa, ez daki aspaldi utzi egin niola inolako usterik izateari, badaezpada behin berriro kale egiten nuen. Nolakoa zen atsotitz zahar hori?: usteak erdia hutsa eta beste erdia putza. Hari buruz dakidan bakarraz ondo baino hobeto moldatzen naiz, hau da, aspaldiko partez ez bezala harekin ikaragarri zoriontsua naizela, egia esan inoiz ez bezala, eta ohean edo nire ondoan etzanda goxo-goxo izan ez ezik, arratsaldeko ezkutuko topaketa hauetaz gogoeta egiten dudanean ere bai, agian batez ere harekin gogoeta egiten dudanean. Nire ustez ez dut inolako eskubiderik nirekin zerbait mamitsuagoa edo agian iraunkorragoa izan dezan eskatzeko, arrapaladan izan ditugun topaketa hauetaz landa zer edo zer. Ikusi, besterik ez dut egin behar, edo gogoratu, Laura nire gainean edo azpian larrua joka, eta bera aspalditik ere, eta agian neurri berezi eta niretzat guztiz ezezagun batean, txortagurak zegoela begitantzen zait. Bestela ez zait kasketean kabitzen ohean jaun eta jabe izateko duen irrika. Ez dit inolako aukerarik ematen, ohean etzan orduko nire gorputzaz jabetzen da eta biok ase arte ezin diogu elkarri zentzuzko ezer serio-serio esan, arnasestuka baino edota hilzorian bagina legez. 

Nire urtegi ondoko etxeraino eroan gura zaitut."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...